Internacional Agirre Program egitasmoaren II. Edizioaren markoan, Miren Onaindia UPV-EHUko ikertzaileak, Columbiako Unibertsitateko AC4 zentroan, hitzaldi batean parte hartu ahal izan du Teachers Collegen, Evelin Linder irakasle eta hizlariaren eskutik. `Human Dignity Studies´ izenburupean, “kooperazio eta umiltasun partekatuko marko bat sortzeko premiaz ohartarazi du, mundu hobea eraikitzeko, guztiontzat duintasun berdinekoa”.

Evelin Lindner irakaslea  Human Dignity and Humiliation Studies izeneko nazioarte mailako diziplinarteko saioaren sortzailea eta presidentea da. Sare hau kolaborazio-komunitatea da, ikertzaile, hezitzaile, artista sortzaile eta interesa duten beste profesional batzuek osatua. Bere helburua da aldaketa sistemikoa estimulatzea, tokiko mailan eta maila globalean, duintasuna, elkarrenganako errespetua eta estimua errotu eta haziko diren eremuak sortzeko. Kooperazio eta umiltasun partekatuko marko baten beharra iradokitzen dute mundu hobea sortzeko, guztiontzat duintasun berdinekoa. Ekimen hau indartzeko, 2011n  World Dignity University (worldignityuniversity.org) sortu zen, eta  House Dignity Press (dignitypress.org) argitalpen elektronikoa.

Lindner irakasleak abiapuntutzat zera hartzen du, egungo mehatxu global sozialei eta ingurumenekoei aurre egiteko dugun beharra. Mehatxu hauek barne zatiketak murriztu eta gure ezagutza zientifiko-teknikoak aplikatu beharra iradokitzen dute Pertsonen eta Planetaren bizia babesteko eta leheneratzeko. Bere mezu nagusia  era guztietako armamentu militarra baliogabetzeko deia da, izan ere, “armamentu militarrik gabeko munduak bakarrik bete dezake benetan giza eskubideen printzipioa, hau da, gizaki guztiak libre eta berdiak jaiotzen  direla duintasunean eta eskubideetan”.

Gogoetarako planteatzen dizkigun galderetako batzuk hauek dira: “Zergatik ez aprobetxatu, etorkizuneko belaunaldientzat elkarrekin mundu duina, inolako gerrarik gabea sortzeko daukagun aukera historikoa? Zergatik dira oraindik ere  hain handiak aurrekontu militarrak? Munduko herritarrek zergatik onartzen dute gobernuak/korporazioak lotura globalak gerra eta biolentzia elikatzen dituen norgehiagoka/mendekotasuneko harremanean harrapatzea gu? Gerrarik gabeko munduratz joaten lagundu diezagukeen baldintza positiboetako bat gaur egun daukagun komunikazio globalerako gaitasuna da.  Interkonektatutako munduan, ez da nagusitu behar segurtasunaren dilema, izan ere, ez baikaude zatitutako munduan, giza historiaren azken milurteetan izan den bezala”.

Evelin Lindner Bakearen Nobel Sarirako izendatua izan zen 2015, 2016 eta 2017an, nazioen umiliazioa saihesteko eta giza duintasuna bermatzeko edo babesteko egindako lan aitzindariarengatik. Zentzu honetan, ekarpen paregabea egiten ari zaio Alfred Nobelen ideia  gauzatzeari, nazio edo herri guztien  arteko kooperazioaren eta elkar ulertzearen ideia, mundua Arma militarretatik eta gerretatik askatzea ahalbidetzeko gako gisa.