Danish Design Center (DDC) erakundeko Christian Bason zuzendari exekutiboak eta Runa Sabroe proiektu-zuzendariak hausnarketa egin zuten pasa den irailaren 21ean gazteek etorkizuneko gizarteetan izango duten eginkizunari buruz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskampus-Agirre Center zentroak antolatutako hitzaldi batean.

C0086.jpg

Hitzaldian ehun lagunek baino gehiagok parte-hartu zuten. Jorratutako gai guztietan sakontzeko helburuarekin tailer bat antolatu zen hitzaldiaren ostean. 

C0064.jpg

DANISH DESIGN CENTERRARI BURUZ

DDC erabiltzaile helburu duten berrikuntza eta diseinu arloko politikak (Design Thinking) zuzentzen dituen Danimarkako Gobernuaren agentzia da, eta munduan politika publikoen diseinuaren arloko erreferente diren erakundeetako bat da.

DSC00661.JPG

Horrez gainera, DDC agentzia zuzentzen ari da sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza-estrategia, Copenhague erregioan, eta, bisitan zehar, Basonek eta Sabroek Bizkaiaren esperientzia ezagutu nahi izan dute, nazioartean erregio biak proiektatzeko aukera emango duten lankidetza-espazioak bilatzeko.