Agirre Center, EHU Gune eta Columbia Unibertsitateko AC4 zentroek, diziplina anitzeko mintei bat antolatu dute Bake Iraunkorraren inguruan.

Pasa den ekainaren 16ean Leioako Kanpusean Agirre Lehendakaria Center eta AC4-Columbia University zentroek, EHU Gunerekin elkarlanean, “Sustainable Peace Workshop” mintegia antolatu zuten Peter Colemanekin. Coleman nazioarteko aditu nagusietako bat da GATAZKA KONPONTZEAN eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean lan egiten du.

susta1.jpg

Mintegiaren HELBURU NAGUSIA honakoa izan zen: bake iraunkorra lortzean garrantzitsuak izan daitezkeen faktoreak aztertzea lotura kausalen diagrama oinarritzat hartuz, eta guzti hau euskal bake prozesura moldatzea. Horretarako, adituek eta arlo desberdinetako profesionalek osatutako talde bat bildu genuen, bake iraunkorraren inguruan eztabaidatzeko: KULTURA, ARTEA, POLITIKA, ENPRESA, GAZTERIA, KOMUNIKABIDEAK, sektore publikoa…

susta2.jpg

susta4.jpg

Aurkezpenak eta gero, partehartzaile bakoitzak Euskal bakearekin lotutako ISTORIO BAT PARTEKATU zuen. Istorio bakoitza eztabaidatu zen eta gero ondorio desberdinak atera ziren.

Peter Colemani buruz

Peter Colemam Psikologia Soziala eta Organizazio Psikologian doktorea da. New Yorkeko Columbia Universityn irakaslea da, baita Teachers Collegeko kolaboratzailea eta AC4-The Earth Institute zentroko zuzendaria ere. Gatazka-konpontze, Psikologia Soziala eta Zientzia Sozialen Ikerketa ikastaroak ematen ditu.