Pasa den ekainaren 16ean Leioako Kanpusean ALC eta AC4-Columbia zentroek, EHUgune-rekin elkarlanean, “Sustainable Peace Workshop” diziplinarteko mintegia antolatu zuten Peter Colemanekin. Coleman nazioarteko aditu nagusienetariko bat da gatazka-konpontzean eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean lan egiten du.

 bakei2.jpg

Mintegiaren helburu nagusia honakoa izan zen: bake iraunkorra lortzean garrantzitsuak izan daitezkeen faktoreak aztertzea lotura kausalen diagrama oinarritzat hartuz, eta guzti hau euskal bake prozesura moldatzea.

bakei.jpg

Horretarako, adituek eta arlo desberdinetako profesionalek osatutako talde bat bildu genuen, bake iraunkorraren inguruan eztabaidatzeko: kultura, artea, politika, enpresa, gazteria, komunikabideak, sektore publikoa... 

bakei4.jpg

Aurkezpenak egin eta gero, partehartzaile bakoitzak Euskal bakearekin lotutako istorio bat partekatu zuen, pertsonala zein generikoa. Istorio bakoitza eztabaidatu zen eta gero ondorio desberdinak atera egin ziren. 

bakei3.jpg

Gainera, Coleman Euskadin zegoela aprobetxatuz, ekainaren 14ean pasa den otsailean egindako mintegiaren bigarren partea antolatu genuen. Mila esker benetan parte-hartzaile guztiei etortzeagatik eta horrelako proiektu politak gauzatzen laguntzeagatik.