Agirre Center
2018/11/12 20:00:00 GMT+1
4GUNE KLUSTER ikerketa proiektuan lankidetzarako eskaintzak jasotzeko epea zabalik dago. Proiektuak aurkezteko interesa duten erakundeek harremanetan jarri daitezela Agirre Lehendakaria Centerrekin.

Kontratuaren helburua: 4GUNE KLUSTER proiektuaren ikuspegi etnografikoa duen ikerketa kualitatiboa diseinatzea eta inplementazio lanak burutzea.

 

Ikerketaren zehaztapenak:

  • Proiektuaren inguruan dauden narratiba eta pertepzio nagusiak aztertu;
  • 4GUNEren balio erantsia definitu eta neurtu;
  • Proiektuari lotuta dauden jardunbideen egokitzapena zehaztu.

Gauzatze epea: 2018ko abendutik-  2019ko ekainerarte

Aurrekontua:40.000,00 EUR

Aurkezpen epea:Azaroaren 30a

Kontaktua:Proiektuak igortzeko helbidea info@agirrecenter.eus