Londreseko University College-ko (UCL) Berrikuntza eta Asmo Publikoko Institutuaren zuzendaria den Mariana Mazzucato, Arrasaten egon zen Agirre Lehendakariaren eskutik. Bere egonaldian, ALC-rekin eta Climate KIC-ekin batera Debagoienako tokiko agenteek, hala nola Fagor Talde Kooperatiboa, sustatutako hainbat tailer eta lantaldetan parte hartu zuen. Proiektuaren helburua Gipuzkoako bailara honetan Giza Garapen Iraunkorraren inguruan sortzen diren erronka berrien aurrean (aldaketa klimatikoa, enplegua, hezkuntza…) erreferente bihurtzea da.

Tokiko agenteen lantaldea ALC-rekin lankidetzan diardu komunitatearen entzute prozesutik abiatuta, eskualdeko behar kolektiboei erantzuna ematea helburu duen gizarte berrikuntza plataforma bat martxan jartzeko. Prozesu honetan, Climate-KIC, Charles Leadbeater eta Mariana Mazzucato izango ditu bidelagun, besteak beste.  

Nazioarte mailan gizarte berrikuntzan aditua den Mazzucatok honakoa adierazi zuen: “…ziraragarria da ideia eta helburu desberdinak nola bildu diren ikustea. Hori ez baita izaten prozesu harmoniatsu bat”.

Proiektuan bere burua kokatzerakoan honela esan zuen: “ikuspegi desberdinak izango ditugu, eta benetan pozik nago, Climate KIC-ek finantzatutako proiektu honetan lan egiteaz gain, ALC-ek entzute prozesua deritzona hobeto ezagutzeko”.

Bere ustez, “proeiktuaren erdiguenan duguna kapitalismoa modu desberdin batean nola egin daitekeen aztertzea da. Horrek eskura dauden tresnak birpentsatzea eskatzen du, gizarte zibileko mekanismoak, gobernu korporatiboa, kooperatiben ereduaren eta gainerako ereduen ingurukoak ere bai; zelan batzen ditugu lurralde, eskualde eta nazio mailan dauden arlo publikoko agente desberdinak, baina helburu zehatzak lortzen lagunduko digun benetako ibilbidea sortzeko  helburuarekin”.

Honela, eskualdeko erronka kolektibo berriei aurre egiteko erantzun berritzaileak aurkitzeko xedearekin tokiko agente desberdinak biltzea lortu da. 

Era honetan, Arrasatek beste urrats bat ematen du gizarte berrikuntzarekiko konpromisoa eta eskualdeko iraunkortasunean oinarritutako etorkizuna irudikatzerakoan. Zentzu honetan, ALC-ren laguntzarekin, entzute komunitariorako prozesu berritzaileak aplikatzen ditu dagoeneko, eskualdeko pertsonen pertzepzioak, erronkak eta nahiak sakonago ezagutzeko. Entzute prozesu hau funtsezkoa egiten da, eskualdeko eraldaketa berria ikuspegi kolektibotik abiatuta baino ezin baita egin. Erronka eta nahi guzti hauek tokiko gizarte berrikuntza plataforman prototipoen bidez inkubatuko diren proiektu zehatzetara eraldatuko dira. Prozesu honetan zehar Climate-KIC, Charles Leadbeater eta Mariana Mazzucato adituen aholkularitza izango dute.