Agirre Center Gales
2014/05/26 17:35:00 GMT+2
ALC-k GALES bisitatuko zuen pasa den maiatzaren 23an EUSKAL KASUA AURKEZTEKO “HAY FESTIVAL” DELAKOAN, Erresuma Batuko ekitaldi kultural garratzitsuenetariko bat. Bisita honetan zehar GALESEKO GOBERNUA-REN ZENBAIT ORDEZKARIEKIN elkartu zen, eta beste erakundeekin ere, NESTA (Erresuma Batuko Berrikuntzarako Agentzia) eta GALESEKO UNIBERTSITATEA, hain zuzen ere.

Horretarako ALC-k euskal delegazio bat prestatu zuen. Delegazio hau JUAN JOSE IBARRETXElehendakari ohia izango zuen burutzat, eta euskal enpresa eta erakunde desberdinen ordezkariak izan zituen, ALBERTO GARCÍA ERAUZKIN (EUSKATEL eta INNOBASQUE-ko presidentea) edo JESUS MARI IRIONDO (IK4-ko presidentea eta MASERMIC-eko Zuzendari Nagusia), besteak beste.

Topaketa honen helburu nagusia EUSKADI ETA GALESEN ARTEKO KOOPERAZIO ETA BERRIKUNTZA SARE BAT SORTZEA izan zen. Agirre Centerrek orain dela asko lan egin du esku-hartze proiektu honetan, Galeseko erakunde desberdinekin SINERGIAK SORTZEA AHALBIDETUKO DUENA, Giza Garapen Irakunkorraren arloan.