Agirre Lehendakaria Centerrek topaketa bat antolatu zuen maiatzaren 28, 29 eta 30ean. Topaketa honetan, “Euskal Kasua‚”ren inguruko ikerkuntza-esparruan BERE KOLABORATZAILE DIRENAK BILDU zituen. “Euskal Kasua” esatean zera adierazi nahi da, zailtasun larriko testuinguruan euskal gizartearen eraldakuntza sozio-ekonomiko, politiko eta kulturala ahalbidetu duten erabaki estrategikoen eta proiektuen multzoa.

Mintegi honen HELBURUA hau izan zen: Agirre Centerren gaurko ikerkuntza-ildoak aurkeztea eta gauzatzen ari diren proiektuen JARRAIPENA egitea; aldi berean, lankidetzarako balizko AUKERA BERRIAK ARAKATZEA.

Abian diren ikerkuntzen tesi nagusiak adierazten du, zailtasun handiko testuinguruan, euskal gizartearen eraldaketa arrakastatsua ulertzeko gakoak ageriko elementuen sistema konplexu bati lotuak daudela (autogobernuaren garapena, publiko/pribatuaren elkarlana, ekonomia soziala, klusterizazioa, etab.), bainaELEMENTU BEREIZGARRIA EUSKAL KULTURARI LOTUTAKO ELEMENTU EZ-AGERIKOETAN LEGOKE (UNESCOk dioenaren arabera, gizarte edo giza talde bat bereizten duten ezaugarri bereizle, espiritual eta material, intelektual eta afektiboen multzoa). Horrek barne hartzen ditu, arte eta letrez gain, bizimoduak, gizakiaren oinarrizko eskubideak, balore-sistemak eta sinesmenak.

Parte-hartzaileak:

  • AC4 (University of Columbia in New York): Peter Coleman, Joshua Fisher, Kyong Mazzaro, Eda Charmain
  • SCENSEI: Armando Geller, Seyed Muhammad Rizzi
  • SETON HALL UNIVERSITY: Andrea Bartoli, Borislava Manojlovic
  • GEORGE WASHINGTON UNIVERSITY: Paul Hoyt O’Connor
  • ALC: Juan Jose Ibarretxe, Gorka Espiau, Amaia Agirre, Jon Landa, Alexander Boto, Guillermo Dorronsoro, Iñigo Calvo, Ricardo Aguado, Jule Goikoetxea, Antton Maia, Oier Imaz.
  • EUROPEAN CENTRE FOR LIVING TECHNOLOGY (Università Cà Foscari Venezia): David Avra-Lane, Paolo Gurisatti
  • INCORE (Ulster University): Brandon Hamber