ALCk, Laboral kutxak habiaratutako gizonentzako lehen sentsibilizazio saioan parte hartu zuen ekainaren 13an. Hala, berdintasuna eta lidergo partekatuaren aldeko ekimen aitzindaria heldu zuen Laboral Kutxak Arrasateko egoitzan. Bertan, Juan Jose Ibarretxe izan zen, lehendakari izan zen bitartean, berdintasunaren aldeko eragile eta sustatzaile, eta egun, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria dena.

Ibarretxek, Eleanor Roosveletek berdintasunaz hitz egiten zuenean aldarrikatzen zituen hitz egitea, sinestea eta ekintza faseei heldu zien, habiaratutako ekimena ospatu eta entitateak ekintza fasean zegoela azpimarratzeko. Haren esanetan, euskal gizarteak ordea, diskurtsoa barneratze garaian dago oraindik.

Horrekin batera ere, emakumeen aurkako indarkeria, genero-desberdintasunean duela jatorria azaldu zuen. Halaber, Ibarretxek, berdintasunaren aldeko defentsa sutsua egin zuen eta gizonak zintzoak izan behar zutela jaso zuen: “Emakumeek egin duten lanari esker heldu gara honaino” adieraziz.

Horrela, munduko emakumeen %22ri eta Euskadin, emakumeen % 14ari eragiten dien genero-aldea salatu zuen. Gainera, Nazioarteko Diru Funtsari erreferentzia eginez (NDF), soldata-arrakala ixteak BPGean izan zezakeen abantaila ekonomiko positiboak, BPGa % 35an haztea suposatu lezakela heldu zuen, besteren artean.

Bukatzeko, bertaratutakoei ahalduntze eta berdintasunaren aldeko apustuan gogor ekiteko eskatu zien, “indartsuagoak izateaz ez ezik, transformaziorako gaitasun handiagoa izango duzue” zehaztuz. Bada, Ibarretxerentzakoez dago berdintasunik gabeko etorkizunik.