Agirre Center Uruguai
2014/11/17 15:35:00 GMT+1
Azaroaren 12aren eta 19aren artean Agirre Centerreko delegazio batek Hegoamerikako hainbat herrialde bisitatu zituen. Bisita honen helburua honakoa izan zen: Euskal Kasua aurkeztea eta Euskadi eta Hegoamerikako herrialdeen arteko kolaborazio proiektuak identifikatu eta sustatzea.

Brasilen izan eta gero, URUGUAI bisitatu genuen, erakunde desberdinetako ordezkariekin elkartzeko helburuarekin.

AZAROAREN 14EAN
- CLAEH: CENTRO LATIONAMERICANO DE ECONOMÍA HUMANA- ko zuzendariarekin topaketa Montevideon.

- Euskal Kasuaren aurkezpena CLAEH Institutuan. Hitzaldiaren izenburua “GIZARTE GLOBALA, ERANTZUN LOKALA” izan zen eta Euskadin azken hiru hamarkadetan izan den eraldaketan arreta jarri zuen, KULTURA lokalaren garrantzia azpimarratuz. Andrés Lalanne errektoreak Juan José Ibarretxek eskeini zuen hitzaldiaren sarrera egin zuen. Marcelo Alfonso eta Néstor Da Costa ere parte hartu zuten hitzaldian.

AZAROAREN 15EAN
- Montevideoko CENTRO VASCO CONFRATERNIDAD VASCA-ko kideekin topaketa.

- HITZALDIA Euskalerria Euskal Etxean: “El Caso vasco en el mundo”.