Agirre Center mintegiak
2014/11/06 15:45:00 GMT+1
Pasa den azaroaren 27an Agirre Lehendakaria Centerreko Gorka Espiau-k EUSKAL KASUA aurkeztu zuen “FUTURE CITIES” JARDUNALDIETAN.

“FUTURE CITIES” jardunaldi hauek Public Service Transformation Network erakundeak antolatu zituen eta SHEFFIELD-en (Erresuma Batuan) ospatu ziren. Ekitaldian zehar partehartzaileek ZERBITZU PUBLIKOEN DISEINUARI BURUZ eztabaidatzeko aukera izan zuten, nola hiriek ikuspuntu sistematiko batetik ongizatea hobetu dezaketen aztertuz.

“Future Cities” jardunaldietan esparru pribatuan zein publikoan diharduten hainbat lagunek hartu zuten parte. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: HENRY OVERMEN (What Works Centre for Growth), BEN LUCAS (City Growth Commission), ED COX (IPPR North), STEFAN WEBB (Future Cities Catapult), NAOMI CLAYTON (Centre for Cities), BEN HAWES (BIS/Smart Cities), SHARON SQUIRES (Sheffield First Partnership), DYLAN ROBERTS eta MICK WARD (Leeds-eko Udala).

Gorka Espiauk azken hamarkadetan Euskadik 70eko hamarkadetik aurrera izan duen ERALDAKETA SOZIALA ETA EKONOMIKOA aurkeztu zuen: krisi ekonomiko larria pairatzeagatik, nazioarteko rankingetako liderren artean egotera osasunean, hezkuntzan eta per capita errentan (2008).

Euskal Kasuari buruzko informazio gehiago:

-       “WHEN SMALL IS BEAUTIFUL: LESSONS FROM HIGHLY INNOVATIVE SMALLER COUNTRIES“, NESTA – 2014
-       “THE COMPETITIVENESS OF CITIES“, WORLD ECONOMIC FORUM, 2014