Agirre Center Brasil
2014/11/12 15:15:00 GMT+1
Azaroaren 12aren eta 19aren artean Agirre Centerreko delegazio batek HEGOAMERIKAKO hainbat herrialde bisitatu zituen. Bisita honen helburua honakoa izan zen: Euskal Kasua aurkeztea eta Euskadi eta Hegoamerikako herrialdeen arteko kolaborazio proiektuak identitikatu eta sustatzea.

Lehen bi egunetan delegazioa Brasilen egon zen eta HONAKO EKINTZAK burutu zituen:

AZAROAREN 12AN:

- RÍO GRANDE DO SUL ESTATUKO GOBERNADOREAREN AHOLKULARIA den Tarson Núñez Bernaolarekin topaketa. Topaketa hau Gobierno de Estado-n gertatu zen, estatuaren hiriburuan, Porto Alegren. Gobernadorearen ordez Casa Civil-eko Idazkari burua den Carlos Pestana izan zen.

- Euskal Kasuaren aurkezpena FUNDACIÓN DE ECONOMÍA Y ESTADÍSTICA DE ESTADO DE RÍO-n, gobernuak finantziatutako erakunde publikoa.

- Euskal Kasuari buruzko hitzaldia ESCOLA SUPERIOR DO MINISTÉRIO PÚBLICO-n, Porto Alegre-n.

AZAROAREN 13AN:

- Euskal Kasuari buruzko hitzaldia Fundación Escola de Sociología e Política-n, SÃO PAULON. Hitzaldiaren izenburua “GIZARTE GLOBALA, ERANTZUN LOKALA” izan zen eta Euskadin azken hiru hamarkadetan izan den eraldaketan arreta jarri zuen, KULTURA lokalaren garrantzia azpimarratuz.

- RÍO DO SUL ESTATUKO EUSKAL KOMUNITATEAREKIN KOKTELA. Bertan Juan José Ibarretxek plaka bat jaso zuen.

brasil2.jpg