Agirre Center bisitak
2014/07/15 14:50:00 GMT+2
Uztailaren 16tik 20ra Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako delegazio batek Hego-Afrika bisitatu zuen, Euskadi eta Hego-Afrikako enpresen eta erakundeen arteko KOLABORAZIO PROIEKTUAK IDENTIFIKATZEKO helburuarekin.

Delegazio hau zenbait erakunde eta enpresen ordezkariek osatu zuten, esate baterako TECNALIA, CAF, MONDRAGON TEAM ACADEMY eta EUSKO JAURLARITZAKO KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA. Delegazioaren burua ALCko zuzendaria den Juan José IBARRETXE izan zen.

Bisita honetan zehar unibertsitate, kultura, gizarte eta ekonomia arloko adituekin elkartu ziren, ideiak partekatzeko eta lankidetza aukerak identifikatzeko. Bestaldetik, Hego-Afrikak gaur egun dituen erronkak eta aukerak aztertu ziren (ROELF MEYER-en eskutik, Nelson Mandelaren gobernuko ministro ohia eta Agirre Centerreko kolaboratzailea).

Halaber, bi herrialdeek honako ezagutza-arloetan interesa erakutsi zuten: ikerkuntza eta garapena INGURUMENeta ENERGIA arloetan, TRENBIDE-INDUSTRIA, mekatronika eta KOOPERATIBETAN oinarritutako enpresa ekimenak, besteak beste.

Bisita honekin ALC-k bere ESKU-HARTZE proiektuak garatu eta handitu zituen, eta nazioarteko eragileak eta euskal erakunde desberdinak konektatzen jarraitu zuen, elkarlanean aritzeko PROIEKTU BERRIEN SORRERA ERRAZTUZ.