Agirre Lehendakaria Center bi ikerketa egiten ari da diru-sarrerak bermatzeko errentan (DBE) eta euskal gastronomian sakontzeko, haien oinarrian dauden narrazioak eta balioak atera eta aztertzeko. Lehenengoa, Euskadiko babes-sistema sozialaren funtsezko elementua da eta, bigarrena, berriz, munduko aitzindarietako bat da. Bi azterketetan, eragile nagusiekin kontraste-saioak egin dira.

Saioen helburua da ikerketaren lehen fasearen ondoren egindako lehen azterketak egiaztatzea, hartutako erabaki estrategikoen azpian dauden narrazio/kontakizun eta balioetan sakontzea, eta Euskal Herrian eraldaketa sozioekonomikoa eragin zuten esperientzia arrakastatsuen narratibekin eta balioekin bat datozen egiaztatzea.

DBEri buruzko saioan, immigrazio-teknikariek, gizarte-zerbitzuetako ordezkariek, arduradun politikoek, akademikoek, gazteek, hiritarrek eta abarrek hartu dute parte. Eremu gastronomikoan sukaldariak, nekazaritza ekologikoaren mundutik etorritako pertsonak, akademikoak, kritikari gastronomikoak, gazteak, ardogintzako pertsonak, ostalariak etabar aritu dira.

Bai DBEak bai euskal gastronomiak Euskadi beste kultura batzuetatik bereizten dute eta haratago proiektatzen dute. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren kasuan, Espainiako estatuan aitzindaria izan zelako, eta egoera oso konplexu batean jarri zelako martxan, industria-birmoldaketa betean eta langabezia-tasa oso altua zenean. Euskal gastronomiari dagokionez, munduko ezagunenetakoa eta aitortuenetakoa delako. Munduko sukaldari eta jatetxe onenen ehuneko handi bat Euskadin dago. Hori guztia hamarkadetan zehar garatu den oinarri kulturala duen prozesu baten emaitza izan da.

Ikerketa horiek "k" izeneko ikerketen parte dira. Ikerketa horien helburua da euskal eraldaketa-prozesuan sakontzea, eraldaketa hori posible egin zuten balio eta sineste partekatuen sistemari dagokionez.