Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan: berrikuntza-plataforma irekiak

ALC-k, Elhuyarrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, uda ikastaro bat antolatu dute EHUko programaren barnean.

Euskal gizartearen eraikuntzan egon diren balioak eta nortasuna aztertuko ditugu ikastaro honetan, gure nortasunean dauden aldagai kulturaletan sakonduko dugu, gure DNAtik gizarte-berrikuntzarako eta berrikuntza irekirako interesgarriak izan daitezkeen elementuak identifikatzeko eta horiek egungo gizarte-narratiben erdigunean kokatzeko. Izan ere, gizartean eraldaketa-narratiba positiboak zabaltzea garrantzitsua da lurralde eta komunitate baten arrakastarako. Kultura eta nortasunetik mundu globalizatuari ematen diogun erantzuna izango dugu hizpide. Hala, ikastaroan euskararen berreskuratze-prozesuan, kooperatibagintzan, unibertsitate-sisteman, Gipuzkoako lurraldeko prozesuetan egon diren balioak eta harreman-sareak aztertuko ditugu. Eta Euskal Herriko kasuaz gain, kanpoan berrikuntza-plataforma horiek nola ari diren lanean aztertuko dugu. 

Informazio guztia

Matrikula