Bizi garen garaiak guztiz apartekoak dira. Adierazle guztien arabera, krisi sistemiko bat da, osasun, gizarte, ekonomia, ingurumen eta demokrazia arloetako larrialdiak bateratzen dituena. Krisiaren izaera konplexu hori dela eta, irtenbidea lineala edo erantzun tekniko bakarrekoa izatea ezinezkoa da. Txertoa aurkitzen dugunean ere, denbora beharko dugu birusaren ondorioz sortu diren gainerako krisiei modu positiboan erantzuteko.

Agirre Lehendakaria Centerren iritziz, askoz baliagarriagoa da euskal gizarteak diktadura frankistaren amaieratik bizi izan duen eraldaketa sozio-ekonomiko osoari erreparatzea, langabezia handia, gizarte-desberdintasuna, industria desegitea eta indarkeriak markatutako nazioarteko irudi bat, gaur egun ditugun erronkei modu positiboan erantzuten ikasi ahal izateko esperientzia gisa. Urte haietan euskal gizarteak bizi izan zuen krisia ere sistemikoa izan zen, eta ohiz kanpoko erantzuna lortu genuen.

Etorkizunerako bi egoera posible daude, eta hurrengo hilabeteetan egiten dugunak baterako edo besterako joera markatuko du. Alde batetik, kontaketa indibidualistek pisu handiagoa hartuko duten agertokia, non gutako bakoitzak gure aurreko egoerara itzultzea bilatuko duen. Egoera horrek herritarren ahalduntzea ahultzen duten gobernuen jokabide autoritarioak bultzatzen ditu. Bestetik, eszenatoki alternatibo bat, non narrazio kolektiboek garrantzi handiagoa hartuko duten, eskatzen dizkiguten erronka handiei aurre egiteko ahalegin kolektiboa baloratzen dugun, eta komunitateak rol nagusia berreskuratzen duen egiten dugun guztian. Hau da, euskal gizarteari modu arrakastatsuan eraldatzeko aukera eman zion pentsamoldea errepikatuko duen agertokia, elkartasuna eta berdintasuna bezalako balioak barnebiltzen dituena.

COVIDek etorkizunerako lehentasun gisa adierazi dituen arlo estrategikoetan, euskal gizarteak ezagutza aurreratua du (osasun-sistemak, gizarte-babeserako sistema unibertsal berriak, hala nola Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), manufaktura aurreratua berreskuratzea Europan, elikadura- eta gastronomia-sistemen birdiseinua, digitalizazioa eta abar). Erronka ez da gauza bera egiten jarraitzea edo aurreko egoerara itzultzen saiatzea, baizik eta lidergo-jarrera hori erabiltzea Euskadi esperimentazio-eremu aurreratu bihurtzeko, ezagutza horiek elkarri lotzeko. Gure esperientziak krisi sistemikoko egoerei modu berritzailean erantzuten dakien gizarte gisa bermatzen gaitu.

Funtsezko galdera da ea pentsatzen jarraitzen dugun azken hamarkadetan bizi izan den aldaketa bezain garrantzitsua izan daiteken gaur egungoa. Covid19-ari erantzutea ahalbidetuko duen eraldaketa, gure industria-oinarria ekonomia zirkular eta karbono gutxiko batera egokituko duena, politika publikoak berrasmatuko dituena, biztanleria zahartuaren beharrei erantzungo diena eta gizarte-desberdintasunei aurre egingo diena, pertsona guztiei bizimodu duina emanez. Azken finean, iraganean egin genuen bezala, globalak diren erronkei berezko erantzuna emateko talde-anbizioaren ahalmena handitzeko gaitasuna dugun.

Irakur zaitez artikulu osoa