Egoitza Montrealen duen Open North ikerketa aplikatuaren laboratorioa etorkizunean Agirre Lehendakaria Centerrekin (ALC) lankidetzan aritzeko aukerak aztertzen ari da, gobernantzaren eta datuen inguruko gardentasunaren esparruan.

CRIEM - McGill Universityrekin eta Montrealeko gizarte-berrikuntzaren inguruarekin izandako harremanen ondorioz, ALCk indartu egin du erakunde amerikarrarekin duen lan-ildo digitala. Bere azken helburua udalerriei eta bertako herritarrei laguntzea da, hiri adimendun ireki bihur daitezen.

Arrasateko bailaran eraldaketa justua eta iraunkorra lortzeko D2030  berrikuntza sozialerako plataforma ezagutu ondoren, Open North euskal eragile publiko ugarirekin bildu zen hainbat mailatan, hala nola, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala edo Gasteizko Udala. Hauekin guztiekin, gobernantza irekiago eta kolaboratiboagoari buruzko gaiak jorratu zituen.

Bisitan, beste bilera estrategiko batzuk ere egin ziren hainbat eragile garrantzitsurekin,  Elhuyar Hizkuntza Teknologiak edota Erasight kasu.