Agirre Center hitzarmenak
2016/04/14 16:05:00 GMT+2
Agirre Lehendakaria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2016rako, lurraldean GIZA GARAPEN IRAUNKORRARI BURUZKO EZAGUTZA, Euskal Kasuarena zehazki, hedatzea jomuga. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu jarduna gidatzen duen Kudeaketa Plan Estrategikoan jasotako helburu estrategikoetako batekin uztartzen da: herritarren arteko elkarbizitza finkatzea eta hauen jarrera, balore eta portaera demokratikoetan sakontzea.

Testuinguru honetan, eta gai honi lotuta, Agirre Lehendakaria Fundazioko presidente eta Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendari den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak “BIDEA EGINEZ” HITZALDIA eskaini zuen atzo Foru Jauregian. Giza garapen iraunkorraren kontzeptua garatu zuen bere hitzaldian, eta Aldundiarekiko esker oneko hitzak izan zituen. Hitzaurrea Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, egin zuen, eta bertan nabarmendu giza garapen iraunkorraren kontzeptua “gure lurraldearen arrakastaren erdian dagoen printzipioa dela” eta “gizarte ERALDAKETA SOZIO-EKONOMIKO ARRAKASTATSU baten eredu dela”.

estuinguru honetan, eta gai honi lotuta, Agirre Lehendakaria Fundazioko presidente eta Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendari den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak “BIDEA EGINEZ” HITZALDIA eskaini zuen atzo Foru Jauregian. Giza garapen iraunkorraren kontzeptua garatu zuen bere hitzaldian, eta Aldundiarekiko esker oneko hitzak izan zituen. Hitzaurrea Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, egin zuen, eta bertan nabarmendu giza garapen iraunkorraren kontzeptua “gure lurraldearen arrakastaren erdian dagoen printzipioa dela” eta “gizarte ERALDAKETA SOZIO-EKONOMIKO ARRAKASTATSU baten eredu dela”.

HITZARMENA

Ildo honi estuki lotuta dator, beraz, Aldundiak Agirre Lehendakaria Fundazioarekin sinatutako hitzarmena. Akordioaren eraginez, erakunde honek, Agirre Lehendakaria CENTER-EN BITARTEZ, giza garapen iraunkorraren eta euskal ereduaren zabaltzeko lanean aritzeko konpromisoa hartu du, bai kanpora zein barrura begira. Horrela, eredu honen bestelakotasunak plazaratuko dira lurraldean, hausnarketa prozesu bat sustatu hiritarren artean eta GIZARTE EZTABAIDA PIZTU Euskal Herriak eta Gipuzkoak etorkizunera begira aurreikusten dituzten erronka eta desafioei aurre egiteko.

Gainera, esparru honetako IKERKETETAN SAKONTZEA, kontzeptu honen inguruko jardunaldiak antolatzea, euskal eredua munduan hedatzen eta ezartzen laguntzea eta Gipuzkoa nazioarte mailan sustatzea dira, akordioan jasotakoaren arabera, Agirre Lehendakari Fundazioak jorratu beharko dituen alorretako batzuk. Gainera, NEW YORKEKO COLUMBIA UNIBERTSITATEAREKIN eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Agirre Lehendakaria Katedraren sorrera bultzatuko du, berriro ere euskal gizarteak eta ereduak mundu mailan duten isla areagotzeko.