Etorkizuneko Liderren Formakuntza Programaren bigarren edizioa amaitu berri dugula, datorren ikasturterako deialdia zabaltzen dugu. Etorkizunean erronka garrantzitsuak ikuskatzen ditugu eta, hauei aurre egiteko beharrezkoak diren esperientzia eta ezagutza baditugu. Horregatik, ALC-ren uste sendoa izan da, duela lau urte pasatxo bere ibilbideari ekin zionetik, euskal gizarte osoaren eskura jartzea ideia, gogoeta eta ikerkuntza multzo hori. ALC-ren bokazioa ezagutza hori guztia partekatzea eta euskal gizartearen giza garapen iraunkorrari laguntzea da.

Hori dela eta, ezagutza hedatzeko eta erantzukizun garrantzitsuak hartuko dituen pertsonen hurrengo belaunaldiari laguntzeko helburu bikoitzarekin, ALCk hirugarren “Etorkizuneko liderrak prestatzeko programa” aurkeztu nahi du. Esperientzia eta ezagutza duten pertsonak etorkizunean herrialdeari gauza handiak ekartzeko ahalmena duten gazteekin konektatuko ditu: orainaren eta etorkizunaren arteko hari gidaria izango da.

Helburu nagusiak

- ALC-ek euskal eraldaketaren ereduari buruz lortutako ezagutza guztia partekatu.

 - Etorkizuneko ahalmen handiko gazteen prestakuntza osatu.

 - Euskal gizartearen etorkizuneko erronka handietan kolaboratu.

 Nori dago zuzendua?

Prestakuntza-programa hau 18 eta 30 urte arteko 20 pertsonari dago zuzendua, ekimen publiko, pribatu edota sozialekin konprometituta daudenak, edota esparru publiko, pribatu, politiko edo asoziatiboan proiekzio handikoak direnak.

 

Euskal Herrian bizi diren edota euskal diasporatik datozen pertsona gazteak nahi dira.