• Agirre Lehendakaria Center eta EHUk New Yorkeko Columbia unibertsitatearekin sinatu dute elkarlanerako akordioa, urtero ikertzaile-trukea egiteko.
  • Lehenengo euskal ikerlaria urrian hasiko du bere lana, uztailaren 17an deialdi irekia zabalduz gero.
  • Horrela, jarraipena ematen zaie Agirre Lehendakariak hasitako harremanei, Columbia eta Euskal Herriaren artean, bertan pasa den mendeko 40ko hamarkadan historiako irakasle izanda.

Agirre Lehendakaria Centerrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Columbia Unibertsitateako AC4 zentroarekin sinatu dute elkarlanerako hitzarmena, EHUko ikerlariek sei hilabeteko ikerkuntza-egonaldiak, gutxienez, egin ditzaten unibertsitate amerikarran.

 presentacion katedra alc julio 2017 (2).jpg

International Agirre Program delakoak bidai luze baten emaitza da. Agirre Lehendakaria Center eta Columbia Unibertsitatearen arteko harremana 2013an hasi zen, eta zenbait ikerkuntza eta bestelako proiektuak burutu ditugu elkarrekin, betiere giza garapen iraunkorra oinarritzat izanda.

New York-eko zentroarentzat programa honek kontzeptu honetan sakontzeko aukera suposatzen du, Euskal Herria eredutzat hartuz. Izan ere, gure azken hamarkadetako eraldaketa giza garapen iraunkorreko nazioarteko eredurik arrakastatsuenen artean kokatzen dute, eta betidanik azaldu dute guregan interes berezia.

AGIRREREN ONDAREA

Horrela, jarraipena ematen zaie 1940ko hamarkadetan hasitako EEBBko unibertsitatearen eta Euskal Herriaren arteko harremanei, ose Antonio Agirre Lehendakariak bertan Historia Garaikideko irakasle izan zela. Programa hau, hain zuzen ere, bere ondarearen sinboloa da, eta datozen belaunaldientzako aukera paregabea izan daitekelakoan gaude, Euskal Herria eta Amerikaren arteko zubi garrantzitsu batetaz gain.

Gainera, ekimen honek euskal kasua giza garapen iraunkorreko eredu bezala Estatu Batuetan partekatzea ahalbidetuko du, gure herria munduko plazan kokatuz, eta baita Amerikako euskal diasporarekin harremanak ere estutuz.

presentacion katedra alc julio 2017 (4).jpg

EZAUGARRIAK

Uztailaren 17an argitaratu dugun deialdia jarraituz, urrian bidaliko dugu lehenengo ikerlaria New Yorkera, bertan sei hilabetetik gorako egonaldia eginez. Programa pilotoak bi urteko iraupena izango du, eta akordioa berritzen segituko dugu urtero. Etorkizunean bi noranzkoko programa izatea aurreikusten dugu, Columbiako ikerlariak Euskal Herriko Unibertsitatean hartzen dituena.