Open Akademia
2018/03/07 15:07:20.100738 GMT+1
Otsailaren 22 eta 23an Radicalization Awareness Networken beste bilera bat egin zen. Europar Batasuneko sare honek erradikalizazio bortitzaren prebentzioan diharduten adituak eta erakundeak biltzen ditu.

Agirre Lehendakaria Centerrek Paul Rios kolaboratzailea izan zuen ordezkari bertan. Paul Riosek duela urte batzuetatik sare honen jardueretan parte hartzen du, indarkeriazko gatazken eraldaketa baketsuaren arloan eta herritarren partaidetzarekin eraikitzen diren bizikidetzako espazioen arloan duen esperientzia emanez.

Pragan egindako RAN bilera tokiko entitate, erakunde sozial eta komunitarioen arteko lankidetzan zentratu zen. Beraien esperientzia partekatu zuten zenbait hirik, hala nola, Ausburg, Manchester eta Viena, eta zenbait eskualdek, esate baterako, Norvegiako Ostfold.

 Hauetan guztietan, hainbat eta hainbat ekimen garatzen ari dira, tokiko agintarien euskarria dutela, gizarte zibila ahalduntzeko; era honetan, alternatiba eraikitzaileak eskaini nahi dira oso jatorri ezberdina duten erradikalizazio bortitzeko prozesu desberdinen aurrean, esate baterako, oinarri erlijiosokoak edota xenofoboak.

Gai honi lehentasunik handiena eman dio Europar Batasunak, gizarte-kohesioa hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko elementu giltzarria den aldetik. Agirre lehendakaria Centerrek bere ezagutzak partekatzen jarraituko du, Euskadin bakearen aldeko lanean izandako esperientziaren fruituak hain zuzen ere, berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea sustatzen laguntzeko.