Aurreko otsailaren 22an, historia gogoratzeko eta demokraziako gizon handiek iraganean erein zuten herentziaren indarraldia egiaztatzeko eguna izan zen. Hala, Lehendakaria ohia eta egun, Agirre Lehendakaria Fundazioko presidentea den Juan Jose Ibarretxek, eta Generalitateko Presidentea den Quim Torrak, orain laurogei urte Agirre Lehendakariak eta Companys Presidenteak totalitarismotik iheska, Frantziara erbestera joateko elkarrekin egindako bidea egin zuten. Hala, Ibarretxek eta Torrak, bere arbaso politikoen oroimena omenduz, bi lehendakariek hitzez defendatutako demokrazia- ondarea goraipatu zuten.

Sinbolismoz betetako ekitaldi honek, Agirre Lehendakaria Fundazioko Presidenteak Kataluniara egindako bidaian txertatzen da. Arratsaldean, Banyoles-eko herrian"Una mirada sobre el Procés – Del tauler catalá a la cruilla basca" izenburuko hitzaldi jendetsua heldu zuelarik Ibarretxek.

Agirre Lehendakariak bere lanetan idatzia utzi zuen “…Kataluniako Companys Presidente jaunak mendian zehar zihoan, erbesterako bidean. Bere ondoan, ni. Bere aberriaren azken orduetan bere ondoan egongo nintzela agindu, eta nire hitza bete nuen. Berarekin batera, Kataluniako herria ere ihesi zihoan, Hitlerren, Mussoliniren eta Francoren hegazkinak babesgabeko nekazari haiek erruz erailduz. Errepublikako tropak Frantziako mugan atzera egiten zuten. Mundu osoaren baztertzeak, totalitarismoaren aurkarien porrotarekin bat egiten zuen. Nik penaz begiratzen nituen iheslariak, izan ere, guretzat, euskaldunontzat, zoritxarrak inposatzen duen apaltasun arauak Frantzian genituen. Pentsalariek kalumniatu gintuzten  baina gure erakundeetan bizi ginen eta ideia guztietako agintari eta pertsona ospetsuek estimu handiz bereiztu gintuzten. Ordea  aberri eta etxerik gabeko jende-karabanak, kontzentrazio-esparruak zituzten zain”.

Torrak eta Ibarretxek elkarrekin ekin zioten ibilbideari solasaldia partekatuz. Hala, ibilbide historikoa bete ondoren, Agirre Lehendakaria Fundazioko eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria denak (ALC) mahai-inguru bat partekatu zuen Xavier Cortadellas, “Procés inguruko begiraden” liburuko editorea, ANC Biltzar Naizonal Katalaneko presidente-ordea den Pen Cruanyes eta Sónia Tubert, kazetariarekin.

Bertan Ibarretxek, “Fem Camí” izeneko mintegia eskeini zuen auditorio jendetsu baten aurrean “demokrazia onartzen ez duen horrek ez du marko demokratikoa garatu dezakeen negoziazio politikorik onartzen” nabarmenduz.

Hala izanik eta hauteskunde deialdiei begira, “Kataluniako gizartea eta alderdi politikoen arteko batasun eza, erabakigarria izan daiteke aldarrikapen demokratikoentzat. Batasuna, hauteskundeen aurretik egon behar du... Lider politikoek behar adinako adimena izan behar dute, egoera horretan lehiatzen eta lankidetzan aritzeko. Botoaren merkatuan lehiatzen ikasi behar bada ere, gai politiko nagusietan elkarri laguntzea da garrantzitsua. Hala, hauteskundeek alderdi politikoen arteko tarterik markatu ez dezatela, espero dut” azaldu zuen.

ALCko zuzendariak, kazetariaren galderei erantzunez bukatu zuen bere hitzaldia “tropelean erreleboak hartuko bagenitu azkarrago joango ginatekeela” jasoz. Bukatzeko, “egunen batean olatu katalana eta euskalduna bat egingo zutela” aurreikusi zuen.