Montrealeko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu zuen azken hamarkadetako eraldaketa sozioekonomikoa ezagutzeko. Bisitan zehar, Juan Jose Ibarretxerekin eta baita euskal kasuaren beste zenbait protagonistekin elkartu zuren, hala nola Juan Ignacio Vidarte eta Javier Sotil. Helburu nagusia Euskadi eta Quebec-en arteko kolaborazio-proiektuen sorrera sustatzea izan zen.

Pasa den URTARRILAREN 20 ETA 21EAN Montrealeko delegazio batek Euskadi bisitatu zuen azken hamarkadetako eraldaketa soziala eta ekonomikoa ezagutzeko, eta baita Euskadi eta Quebec-en arteko kolaborazio-proiektuen sorrera sustatzeko ere.

montreal2.jpg

Ordezkaritza esparru desberdinetako 25 PROFESIONALEK osatu zuten (kultura, berrikuntza, enpresa, kazetaritza, unibertsitatea…). Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Jean-Marie Aussant (Chantier de l’économie sociale), Erica Barbosa (The J.W. McConnell Family Foundation, Diane Berard (Les Affaires), Malorie Flon (Institut du Nouveau Monde), Pascal Brissette (McGill University y CIRM), Félix-Antoine Joli-Coeur (Authentique Partners), Johanne Turbide (HEC Montréal HUB IDEOS), Nadia Duguay (Exeko) eta Samuel Gervais (Esplanade), besteren artean.

Bisitan zehar, Montrealeko ordezkaritza Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den JUAN JOSE IBARRETXE Lehendakari ohiarekin elkartu ziren. Gainera, euskal kasuko beste zenbait protagonistekin ere bildu ziren, hala nola JUAN IGNACIO VIDARTE (Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria), JUAN MARI ABURTO (Bilboko Alkatea), JAVIER SOTIL (Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria) eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, besteak beste. Helburu nagusia zera izan zen: esperientzia hau sakonki ezagutzea eta baita ideiak zein ikuspuntuak trukatzea ere. Horrela, Euskadi eta Montrealen arteko PUNTU AMANKOMUNAK aztertzeko aukera izan zuten, etorkizunerako kolaborazioak sustatzearren.

Nazioarteko esku-hartze lana

Bisita hau Agirre Lehendakaria Centerreko esku-hartze proiektuen testuinguruan gertatu zen. Gure esku-hartze lana honakoan datza: euskal enpresa eta erakundeak euskal kasua ezagutu edo bere balioak eta ohiturak eredutzat hartu nahi duten ATZERRIKO ORGANIZAZIOEKIN LOTZEN ditugu. 70eko hamarkadaren amaieran krisi ekonomiko larria pairatzetik, langabezia-tasa altuekin eta indarkeria terroristari zuzen-zuzenean lotua zegoen irudiarekin, ongizate-maila altua edukitzera iristea lortu du Euskadik. Gainera, bere irudia modernotasunari lotua dago gaur egun. Esperientzia honi dagozkion balio eta praktikak antzeko egoerak bizi dituzten munduko beste hainbat herrialde edo eskualdeentzat erreferentzia izan daiteke.

Momentu honetan GALESEN, HEGOAFRIKAN, IRLANDAN eta KROAZIAN lan egiten dugu antzeko proiektuetan. Horrela, nazioarteko bozgorailu bat gara euskal erakundeentzako: kolaborazio berriak bilatzen laguntzen dugu eta kooperazio sareen sorrera ere errazten dugu. Proiektu hauek hitzartutakoan, erretiratu egiten gara eta bere bidea jarraitzen uzten diegu, PARADIPLOMAZIA moduan.