Agirre Lehendakaria Centerren lan-lerroen artean berrikuntza soziala kokatzen da. Zenbait ikerkuntza zein esku-hartze proiektuetaz gain, harremanetan gabiltza arlo honetan puntakoak diren nazioarteko erreferenteekin. Adibide bezala, pasa den ekainaren 20ean Kopenageko Danish Design Centerrera egin genuen bisita aipatu dezakegu. 

bason2.jpg

Christian Bason-ek zuzenduta, Danish Design Center ekimena Europako politika publikoen berrikuntzaren erreferente bihurtu da azken urteotan. Bere oinarria zera da: herritarren iritziak beti aintzat hartzea zerbitzu publikoak diseinatzeko orduan.

design deliver.jpg

Elkarrekin kolaboratzeko aukerak bilatzeko helburuarekin, zentroaren eraikina Kopenagen bisitatu genuen. Beraien lana sakonki aurkezteaz gain, oso interesgarri aurkitu genituen hainbat proiektu ikusi genituen, hala nola, BLOXHUB delakoa. Momentu honetan Basonekin batera kolaborazio-lan zehatz baten proposamenean lan egiten ari gara. 

Fæstningens Materialgård.jpg

TESTUINGURUA

Bisita hau duela bi urte izan genuen Christian Basonen bisitaren testuinguruan kokatzen da. Agirre Centerrek berritzaile danimarkarra gonbidatu zuen Bilbora, euskal agente, erakunde eta enpresa batzuekin harremanetan jartzeko. Bisita honen ondorioz, Basonek interes handia agertu du azken hamarkadetako euskal transformazioan