Agirre Center
2018/04/16 13:15:00 GMT+2
Columbiako Unibertsitateak, Harvard-ek, MIT-k eta UMASS-ek eta McGill Unibertsitateak, euskal kasuaren inguruan, kulturaren indartzeak eta tokiko identitateak gizarte-garapen eta lehiakortasunean izan duten zuzeneko eragina frogatu duten ALCren ikerketengan interesa agertu dute.

- Gure ikerketen emaitzek zalantzanjartzen dituzte berrikuntza-prozesuetan dimentsio kulturala alde batera uzten dituztenlehiakortasun-ereduak (one size fits all). Aldi berean, "hazkunde inklusiboa" delakoaren inguruan nazioarteko eztabaida lideratzeko aukera paregabea eskaintzen diote euskal gizarteari. 

- Apirilaren 17 eta 23 bitartean, euskal eraldaketa-eredua eta etorkizuneko eredu anitzen inguruko esperientziak ezagutzera eman ziren ondoko hiri eta unibertsitateetan: Bostonen(MIT, Harvard, UMASS Unibertsitateetan), New Yorken (Columbia Unibertsitatean) eta Montrealen (McGill Unibertsitean). 

Azken hamarkadetako euskal eraldaketa sozio-ekonomikoak, euskal kasua eredu bilakatu duenak, balio handiko adierazle kuantitatibo  (biztanleko/per capita BPG, pobrezia tasa, arlo sozialeko inbertsio-politika, hezkuntza-mailak, bizi-itxaropena edo ondasun banaketari dagozkionak, besteak beste) eta kualitatiboak (kapital soziala, erresilientzia eta berrikuntza, lankidetza publiko- pribatua) aurkeztuditu. Hauexek dira:industria gelditzea, diktadura amaiera, autogobernuaren berreskuratze eta biolentzia, besteak beste.

ALCek egindako ikerketen arabera,  giza garapen eredu osatugabe baten adierazle dira indikatzaile hauek, nahiz eta gure inguruan dauden ereduak baino zuzenagoak eta lehiakorragoak izan. Hala, ALC-ikertzaileen arabera, eredua balioztatu beharra dago eta gerora, Eskala Handiko Berrikuntza Soziala adibide gisa aurkeztu, Europako Batzordeak Hazkunde Inklusiboaren estrategiatik apustu egin duen uneari probetxu eginez.  

 

Captura de pantalla 2018-04-09 a las 13.21.21.png

“K” faktorea (“The K is the key”)

ALCk, tokiko zein nazioarteko- erakundeekiko gidatutako ikerketetan, euskal eredu soziala ulertzeko funtsezkoak diren gakoak (eragilekulturalak diren narratiba, sineste eta balio partekatuak), ezagutzera eman dituzte. Hauekizan dira zailtasun handiko egoerei (industria gelditzea, autogobernu eraikitze eta biolentzia) erantzun desberdin eta arrakastatsua ematea ahalbidetu dutenak. ALCek elementu hauek “K faktore” izendatu ditu.     

Hala,Euskal identitatearen narratiba partekatueiberdintasun eta elkartasuna gehitu izanak, antzeko lekuetan ematen ziren prozesuetan eredua errepikatzeko saiakeraren porrota azalduko luke, tokiko-kultura gehitu ez izanagatik. Gakokulturalahorretan datzaALCren aburuz bestelako eskualde eta inguruetatik bereiztu duen euskal lehiakortasun – sistema berezia.

Azken urteotako lan eskasia, pobrezia igotzea edo auto- gobernuaren mugatzearen ondoriozko datu negatiboak gorabehera, euskal gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikoa ahalbidetu duten gakoek (kultura eta tokiko identitateak, berdintasuna edo lehiakortasunak), euskal gizarteari nazioarte mailan kokatzeko jarrera hartzeko aukera ematen diola, uste du ALC-k. 

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren arabera “historia garaikidearen kontaketaren aldi berrian lehiakortasun-eredu berriak eraiki nahi dituzten aliatu estrategiko bihurtzeko aukera historikoa dauka euskal gizarteak. Euskal erakundeak abagune honi probetxu egin beharko liekete”.

Programaren zehaztapenak 

Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak gidatu zuen ALC–ordezkaritza, Massachusetts-en eman zituzten apirilaren 17tik  19raarte, UMASS, MITeta Harvardunibertsitateak bertan kokatzen direlarik. UMASS-en, Ibarretxek “How to change a Country” konferentzia eskeini zuen eta unibertsitate bereko “Institute for Social Science Research” institutuak heldu zuen mintengi gehigarrian ere parte hartu zuen. ALC-k Bostonen, proiektu berezietan darabiltzan MIT-eko ordezkaritza batekin bildu zen, bai eta Harvard-eko Kennedy School-eko ordezkaritza batekin ere bai.

cri.jpg

 

innovation.jpg

 

Captura de pantalla 2018-04-12 a las 15.45.48.png

Apirilaren 19 eta 21 bitartean ALC-ordezkaritza Quebec-era joan zen bere ikerketen emaitzak – Kanadako entzutetsuena den-  McGill Unibertsitateanpartekatzera. Bertan, euskal kasua aurkeztu eta eskala handiko berrikuntza sozialen plataformen eraikuntza helburu duen graduondoko ikastaroa eskaintzeko lankidetza akordioa dauka sinatua ALCek diziplinarteko ikerketa zentroarekin. Lehendakari ohiak, halaber, lehiakortasun- sistemei kultura-dimentsioa eransteak duen garrantzia eta giza garapen iraunkorraren inguruko bi mintegietan parte hartu zuen egonaldian zehar.

umass.jpg

Quebec-eko bisita bi akordioen sinadurarekin amaitu zen: alde batetik, kultura-dimentsioa berrikuntza-prozesuetara eranstea  ahalbidetzen duten erreminta digital berrien garapena aurreikusiko duen ALC eta CRIEM-McGillenarteko bat eta bestetik, Etxepare Institutuareneta Unibertsitate entzutetsu honetakoeuskal kulturaren gaineko urteroko hainbat ikastaroren garapena ahalbidetuko duen bigarren bat. 

amaia.jpg

Bidaia Columbiako Unibertsitateko“The Narratives Capturing of Sustainable Peace. The Basque experience” izenburua duen mintegiarekin bukatu zen, apirilaren 23an.