Agirre Center USA
2014/04/06 16:55:00 GMT+2
ALC-ko zuzendari Juan Jose Ibarretxek euskal eraldaketa sozioekonomikoa aurkeztu zuen Philadelphian. Era berean, EHUko zentroaren eta Columbia Unibertsitatearen arteko lankidetza.hitzarmen berri bat ezagutarazi zuen.

Euskal gizartearen Giza Garapen Iraunkorra zabaltzea eta ikertzea helburua duen Agirre Lehendakaria Center zentroak Estatu Batuetan ibili zen pasa den astean. Bidai honen helburua bikoitza izan zen: alde batetik, herrialde amerikarrean dituen kolaboratzaileekin HARREMANAK sendotzea; eta bestaldetik, ekintzailetasunaren inguruan Philadelphiako SWARTHMORE COLLEGE erakundeak antolatutako LAX hitzaldian parte hartzea.

usaibar1.jpg

NEW YORK: COLUMBIA UNIBERTSITATEAREKIN HITZARMENA 
Agirre Lehendakaria Centerreko kideek, zentroaren zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe buru izanda, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean dituzten kolaboratzaileekin bildu ziren. Bileran honako gaiak jorratu zituzten, besteak beste: elkarrekin burutzen ari diren IKERKUNTZEN GARAPENA eta Giza Garapen Iraunkorrean oinarritutako lurralde-eraldaketa EREDUAK.

Lankidetza honi esker, ALC zentroa azken 40 urteetan zehar gertatuako eraldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa bultzatu dituzten faktoreak idenfitikatzeko eta hobeto ulertzeko gai izan da, eta baita nazioarte mailan partekatzeko ere.

 

usaibar2.jpg

Ikerkuntza guzti hauen emaitza nagusia zera da, orain arte lortutakoa ulertzeko gakoa zenbait erabaki estrategikoak hartzerako orduan kulturak izandako lehentasunean datza. Ibarretxe Lehendakari ohiaaren hitzetan, KULTURA euskal eraldaketa esperientzia ulertzeko GAKOA DA (The K is the Key). Honen ondorioz, ikerkuntza-gida hauetan sakontzea helburu duen hitzarmen berri bat aurkeztuko dute elkarrekin datorren ekainean.

Horretarako, bi erakundeek elementu kulturalak neurtzeko tresnetan sakontzen ari dira. Beraien artean oso desberdinak diren gizarte askok, hala nola QUEBEC, GALES, ESKOZIA, KROAZIA EDO IPAR IRLANDA, esperientzia honetan interés handia erakutsi dute, eta baita etorkizunean kolaboratzeko joera azaldu dute.

PHILADELPHIA: LAX HITZALDIA
Aldi berean, apirilaren 2an Philadelphian antolatutako LAX hitzaldian egon ziren, ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe ekitaldi honetan hizlari gisa parte-hartzera gonbidatu baizuten. Topaketa honen helburua, “SHARED VALUE” (euskaraz “balore partekatua”) delakoari buruz eztabaidatzea izan zen, hau da, etekinak lortzea eta balore soziala ekartzea enpresentzat BATERAGARRIAK DIRELA defendatzen duen kontzeptua.

Ibarretxe Lehendakari ohiak Philadelphian aurkeztu zuen EUSKAL ESPERIENTZIA kasu praktiko bezala, elkarlan publiko/pribatuetan eta euskal kasuaren beste zenbait aspektuetan oinarrituz. Lax Conference hitzaldiari buruzko informazio gehiago: www.swarthmore.edu/lax-conference

usaibar3.jpg

 

WASHINGTON: EUSKAL DIASPORA AMERIKAN
Agirre Lehendakaria Centerraren helburu estrategikoen artean Euskadi munduko plazan jartzea kokatzen da. Jarduera eremu honetan euskal diasporarekin loturak sendotzea funtsezkoa da. Horregatik ALCk aukera hau aprobetxatu zuen WASHINGTONGEKO EUSKAL ETXEA bisitatzeko, eta baita bere kideekin biltzeko. Bileran zehar, bere PROIEKTUAK azaldu zituzten, eta Estatu Batuak eta Euskadiren arteko harremanak indartzeko lana areagotzea hitzartu zuten.