Pasa den uztailaren 6, 7 eta 8an Kroaziako gobernuko ordezkaritza batek, Ivan Vrdoljak ministroa buru izanda, Euskadi bisitatu zuen Agirre Lehendakaria Centerraren eskutik. Bisita honen helburu nagusia honakoa izan zen: Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kroaziako Ekonomia Ministerioarekin LANKIDETZA-HITZARMEN bat sinatzea.

Akordio honen arabera Agirre Lehendakaria Centerrak, UPV-EHU-rekin batera, AHOLKULARITZA eta laguntza lana egingo dute. Horretarako erreferentzia Euskadik azken hamarkadetan izan duen eraldaketa ekonomikoa izango da, batez ere berrindustrializatze eta kluster-politikaren arloan, eta baita GIZA GARAPEN IRAUNKORRAsortzen duen gestio eredutzat.

Bisitan zehar delegazio kroaziarrak TEKNIKER, MONDRAGON Corporation eta Basque Culinary Center-en instalazioak bisitatu zituen, besteak beste, eta zuzenean ezagutu zuen beste zenbait erakundeen lana, hala nola INNOBASQUE eta TECNALIA.

KONTESTUA

Hitzarmen hau Agirre Lehendakaria Centerrek esku-hartze arloan Kroaziako Ekonomia Ministerioarekin azken urteetan egin duen lanaren emaitza da. Izan ere, Kroaziako gobernuak interes handia agertu du Euskal Kasuan hasieratik, konkretuki eraldaketa ekonomiko honen klabeak eredu kroaziarrari egokitzen.

- URRIA 2013: BISITA EUSKADIN

Kroaziako ordezkaritza batek, Turismoko Ministroa den Darko Lorencin buru izanda, Euskadi bisitatzen du Agirre Lehendakaria Centerren eskutik. Iñigo Urkullu Lehendakariarekin elkartzen dira eta baita Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiarekin. Bisita hau TURISMO eta GASTRONOMIAN arloan jartzen du arreta, eta delegazio kroaziarrak sektore honekin zerikusia duten zenbait enpresa eta erakundeak bisitatzen du. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: IXO Group eta Basquetour.

- 2014: PROIEKTUA AURRERA DOA

Agirre Lehendakaria Centerrek euskal enpresa eta erakundeak eta euskal eraldaketa ekonomikoa sakontasunean ezagutu edo eredutzat hartu nahi duten Kroaziako ORGANIZAZIOAK LOTZEN jarraitzen du. Kroaziako Gobernuaren interesa Euskal Kasuan (70eko hamarkadaren amaieran krisi ekonomiko larria pairatzetik, langabezia-tasa altuekin eta indarkeria terroristari lotua zegoen irudiarekin, nazioarteko rankingetako liderren artean egotera iristea lortu zuen Euskadi) gero eta handiagoa da.

- APIRILA 2015: BISITA KROAZIAN

Agirre Lehendakaria Centerreko ordezkaritza batek, Juan Jose Ibarretxe buru izanda, Zagreb bisitatzen du elkarlan-proiektuei jarraipena emateko. Bisitan zehar Kroaziako Ekonomia Ministerioan bilera izaten dute Ekonomia Ministrordea den ALEN LEVERIC-ekin. Gainera, Kroaziako Ekonomia Ganberako eta Berrikuntza eta Lehiakortasunerako Agentziako kideekin ere elkartzen dira. Bileran zehar euskal esperientzia berrikuntzan aurkezten da, batez ere garapenarekin konektatuta eta bereziki berrindustrializatze eta “smart specialization” arloetan. Halaber, Tomilav Pokaz-ek Kroaziak industria sektorean 2014-2020 eperako prestatu duen ESTRATEGIA azaltzen du. Azkenik, Kroazia eta Euskadiren arteko KOLABORAZIO-ESPARRU nagusiak ere aztertzen dira.

- UZTAILA 2015: KOLABORAZIO-HITZARMENA SINATZEN DA

Agirre Lehendakaria Centerrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Kroaziako Ekonomia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzen dute. Akordio honen xede nagusia zera da: herrialde mediterraniarra aholkatzea azken hamarkadetako euskal eraldaketa soziala eta ekonomikoa eredutzat hartuz, batez ere berrindustrializatze eta klusterren esparruan.

AKORDIOAREN HELBURU NAGUSIAK
1. Agirre Lehendakaria Centerrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kroaziako Ekonomia Ministerioa aholkatuko dute azken hamarkadetako euskal eraldaketa sozioekonomikoa oinarritzat hartuz.

2. Bi herrialdeek Euskal Kasuaren esperientzia positiboak identifikatuko dituzte, Kroazian erreplikatzeko helburuarekin. Horretarako herrialde honetako ekonomiaren ahultasunak eta sendotasunak zeintzuk diren ere aztertuko dituzte.

3. Neurri guzti hauek burutzeko beharrezkoak diren erakunde zein aktoreak identifikatuko dira, bai Euskadin eta bai Kroazian.

4. Bi parteek gutxienez birritan elkartuko dira urtero. Gainera, aldizkako txostenak aurkeztuko dituzte, eta hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dituzte.

Komenigarria da adieraztea Agirre Lehendakaria Centerrek ez duela akordio hau zerbitzu-emate hitzarmen bezala ikusten, baizik eta Euskadi eta Kroaziaren arteko kolaborazio-programa gisa. Programa honetara Euskal Kasuan funtsezkoak izan diren aktoreen ezagutza ekarriko du ALC-k. Izan ere, eraldaketa-prozesu hau gero eta garrantzi handiagoa dauka nazioarteko testuinguruan. Adibidez, aztergai izan dute nazioarte mailako unibertsitate prestigiodunek, esate baterako NEW YORKEKO COLUMBIA UNIBERTSITATEA, eta baita NESTA UKbezalako erakundeak ere.

Momentu honetan Agirre Lehendakaria Center antzeko proiektuetan lan egiten ari da GALESEN, HEGOAFRIKAN, PERUN, IRLANDAN eta MEXICON, proiektu berrien sorrera erraztuz eta nazioarteko kooperazio sare garrantzitsuak bultzatuz.

PRENTSA LABURPENA: 
EL CORREO: Kroazia eta Euskadiren arteko zubiak
DEIA: Euskadi estrecha lazos con Croacia
DIARIO VASCO: «Kroaziako euskal esperientzia» nazioartera eraman nahi dute
EUROPA PRESS: EHUk eta Kroaziako Errepublikak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute
EL DÍA: La UPV/EHU y la República de Croacia firman un convenio de colaboración para “compartir la experiencia vasca“
NOTICIAS DE GIPUZKOA: Euskadi estrecha lazos con Croacia