Desberdintasunaren aurkako borroka FUNTSEZKOA da Giza Garapen Iraunkorra sustatzeko eta baita ongizate estatua bermatzeko. Hori dela eta, datorren UZTAILAREN 21 ETA 22AN Donostiako Miramar Jauregian gai honetaz eztabaidatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko Unibertsitateak, Agirre Lehendakaria Centerrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatutako Uda Ikastaro berri batean.
Euskal gizarteak Euskadiren GIZA GARAPEN IRAUNKORRA sustatzeko eta bere etorkizuna modu orekatuan eraikitzeko erronka du aurrez aurre (hau da, ingurumena errespetatuz eta giza eskubideekin konprometituta).
Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Ezagutza zientifiko-tekniko eta soziala Giza Garapen Iraunkorraren zerbitzura” izenburuko hitzaldia antolatu zuten pasa den ekainaren 15ean Donostian.
Pasa den ekainaren 16ean Leioako Kanpusean ALC eta AC4-Columbia zentroek, EHUgune-rekin elkarlanean, “Sustainable Peace Workshop” diziplinarteko mintegia antolatu zuten Peter Colemanekin. Coleman nazioarteko aditu nagusienetariko bat da gatazka-konpontzean eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean lan egiten du.
Agirre Center, EHU Gune eta Columbia Unibertsitateko AC4 zentroek, diziplina anitzeko mintei bat antolatu dute Bake Iraunkorraren inguruan.
"Zergatik kooperatibismoak hemen funtzionatu du eta ez munduko beste toki batzuetan?" Galdera honekin laburbildu daiteke Juan Jose Ibarretxek Arrasaten eskainitako hitzaldia. "Saiakerak izan diren arren, hemengo eredu kooperatiboa ezin izan da munduko beste toki batzuetara esportatu" esan du lehendakari ohiak, kulturak globalizazioan zein internazionalizazioan duen eragina azaldu nahian.
Agirre Lehendakaria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2016rako, lurraldean GIZA GARAPEN IRAUNKORRARI BURUZKO EZAGUTZA, Euskal Kasuarena zehazki, hedatzea jomuga. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu jarduna gidatzen duen Kudeaketa Plan Estrategikoan jasotako helburu estrategikoetako batekin uztartzen da: herritarren arteko elkarbizitza finkatzea eta hauen jarrera, balore eta portaera demokratikoetan sakontzea.
Pasa den apirilaren 12an Donostian Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak hitzaldi bat eskaini zuen 300 PERTSONEN aurrean.
Aurten 75 urte beteko dira Jose Antonio Agirre Lehendakaria erbesterako ihesaldi luze eta gogorrean Berlin hiritik pasa zela, eta nazioarteko hainbat erakundek urteurrena oroitzeko programa aberatsa antolatu dute.
Datorren otsailaren 26an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak antolatutako COMPETITIVENESS FOR GROWTH IN SOUTH EAST EUROPE jardunaldian parte-hartuko du.
Bakegintza eta bizikidetza izan dituzte hizpide Sestaon ALCk antolaturiko hitzaldian; arlo akademikoaz eta instituzioek eta tokiko eragileek egindako lanaz mintzatu dira Peter Coleman, Jonan Fernandez eta Amalio Garcia.
Pasa den urtarilaren 29an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak izan zen SolasALEAko azken edizioaren protagonista.
Montrealeko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu zuen azken hamarkadetako eraldaketa sozioekonomikoa ezagutzeko. Bisitan zehar, Juan Jose Ibarretxerekin eta baita euskal kasuaren beste zenbait protagonistekin elkartu zuren, hala nola Juan Ignacio Vidarte eta Javier Sotil. Helburu nagusia Euskadi eta Quebec-en arteko kolaborazio-proiektuen sorrera sustatzea izan zen.
Pasa den urtarrilaren 8an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak STUDY ABROAD ikastaro-programaren ikasle amerikarrekin elkartu zen Bilbon. Programa honen burua Seton Hall unibertsitatearen School of Diplomacy and International Relations-eko ikerketa-zuzendaria den eta Agirre Centerreko kolaboratzailea den BORISLAVA MANOJLOVIC da. Borislava gatazka-konpontze eta azterketan Doktore da (George Mason University) eta bizikidetzan masterra bukatu du (Brandeis University). Nazio Batuetan lan egin du eta baita OSCE (Organization for Security and Cooperation in Europe) erakundean ere, batez ere Kroazian eta Kosovon.
Elkar-bizitzarako oinarri izanda, pasa den urtarrilaren 12an Orona Fundazioan LEHEN JAKINTSUEN TXOKOA deituriko ekitaldia izan genuen. Ekitaldi honetan jakintza eta ezagutza bultzatzea izan zen helburu nagusia. Horretarako, euskal gizartean erreferente izan daitezkeen pertsonak hurbildu zituzten gazteengana, giza-gai ezberdinei buruzko ikuspuntua agertu eta elkarbizitzarako baloreak helarazteko asmoarekin.
Puerto Ricoko Interamericana Unibertsitateak Juan Jose Ibarretxe Honoris Causa Doktorea Enpresa-garapenean izendatu du, diziplina honetan erakutsi duen interesa, ardura eta konpromezuagatik.
Juan Jose Ibarretxek "Tossudament" erakusketari hasiera eman zion Vic-eko unibertsitatean eta parada aprobetxatu zuen bertan hitzaldi bat eskaintzeko.
Pasa den abenduan ALC-k erabakitzeko eskubidearen inguruan Donostian izan ziren jardunaldietan hartu zuen parte. Nazioarteko jardunaldi hauek EUSKO IKASKUNTZAK antolatu zituen, honako izenburuarekin: “Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea”.
Nazioarteko mintegi bat prestatu genuen Bilbon pasa den urriaren 14ean, gure ikerkuntza eta proiekturen berri emateko helburuarekin, batez ere komunitate akademikoaren artean. Arratsaldean ekitaldi ireki batean aurkeztu genituen.
Agirre Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldia antolatu dute Boisen (AEBn). Jardunaldia gauzatu zen Jaialdia ospakizunaren barruan. Boiseko alkate David Bieterrek ekitaldiari sarrera eman zion, eta bertan Juan Jose Ibarretxeko bere lonuiru berria aurkeztu zuen: The Basque Experience, Constructing Sustainable Human Development.
Pasa den uztailaren 6, 7 eta 8an Kroaziako gobernuko ordezkaritza batek, Ivan Vrdoljak ministroa buru izanda, Euskadi bisitatu zuen Agirre Lehendakaria Centerraren eskutik. Bisita honen helburu nagusia honakoa izan zen: Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kroaziako Ekonomia Ministerioarekin LANKIDETZA-HITZARMEN bat sinatzea.
Euskal eraldaketari buruz aritzeko gonbidatu zuten Juan Jose Ibarretxe EDAS eta NESTA erakundeek.
Pasa den ekainaren 19an “Made by Ner” ekimenaren laugarren edizioan parte hartu genuen Donostiako EUREKA! Zientzia Museoan, NER GROUP-ek antolatuta.
Pasa den apirilaren 10ean Agirre Lehendakaria Center-eko ordezkaritza batek, GORKA ESPIAU-k eta JUAN JOSE IBARRETXE lehendakari ohiak osatuta, ZAGREB bisitatu zuen, Kroaziarekin garatzen ari garen kolaborazio-proiektuetan aurrera egiteko helburuarekin. Izan ere, herrialde mediterraniarrak interes handia agertu du azken hamarkadetako EUSKAL ERALDAKETA sakonki ezagutzean.
Pasa den ostegunean, martxoaren 26ean, Agirre Center-ek euskal gatazkaren inguruan antolatutako mintegian parte hartu zuen Liverpooleko Unibertsitatean. Mintegi honek “AN END TO THE BASQUE CONFLICT?” izan zuen izena eta honako galderen inguruan sortu zuen eztabaida: zein da euskal gatazkaren izaera? Zergatik da hain zaila gatazka hau konpontzea?
“Models of Sustainable Human Development: Lessons from the Basque Case” mintegia martxoaren 6ean ospatu zen unibertsitate amerikarran.
Pasa den martxoaren 4ean Agirre Lehendakaria Centerraren taldea New Jersey-n kokatzen den SETON HALL UNIBERTSITATEKO Basque Team-ekin elkartu zen.
Pasa den otsailaren 16ean Young Foundation-eko Ekintzailetasun Zuzendaria Rowena Young-ek Euskadi bisitatu zuen. Bisita honen helburu nagusia bere lana aurkeztea izan zen, eta baita berrikuntza sozialari lotuta dauden zenbait euskal enpresa eta erakundeekin ideak trukatzea ere.
Pasa den urtarrilean Ipar Irlandako delegazio batek Euskadi bisitatu zuen ALC-ren eskutik. Ordezkaritza hau osatu zuten BERRIKUNTZA SOZIALAREN esparruan diharduten hainbat lagunek. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Paul Roberts (ASHTON CENTRE), John Peto (NERVE CENTRE), Brendan Murtagh (QUEEN’S UNIVERSITY), Michael Liggett (BIG LOTTERY FUND), Maeve Monaghan (NOW PROJECT), Audrey Murray (LEDCOM), Ciara Rea (NORTH BELFAST ENTERPRISE HUB) eta Paul Braithwaite (BUILDING CHANGE TRUST).
Azaroaren 12aren eta 19aren artean Agirre Centerreko delegazio batek Hegoamerikako hainbat herrialde bisitatzen ari da. Bisita honen helburua honakoa izan zen: Euskal Kasua aurkeztea eta Euskadi eta Hegoamerikako herrialdeen arteko kolaborazio proiektuak identitikatu eta sustatzea.