Berrikuntzan pentsatzen dugunean, iPhone-a eta Silicon Valley etortzen zaizkigu burura zuzenean. Biak iraultza teknologikoaren, enpresa berrien eta merkatu berrien paradigma gisa ditugu. Baina eginagatik distira, denak urre ez dira; bi adibide horiek alde ilun bat dute, eta orain arte ez gara hasi hura ikusten.
Agirre International Programaren lehengo deialdiak, gatazka zonaldeek eragindako migrante edo errefuxiatuak gizarteratzeko prozesuei buruzko nazioarteko proiektu bat martxan jarri du. Proiektua hurrengo Erasmus+ deialdira aurkeztuko da.
Giza Garapen Iraunkorraren ardatzetako bat berdintasuna da. Hala jaso zuen Juan Jose Ibarretxek, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendariak (ALC), Euskadi Irratiko mikrofonoetan, historia guztion artean eraiki eta idatzi behar dela azpimarratuz. Horretarako, gizonen parte- hartze eta konpromisua galdatzearen beharra defendatu zuen, etorkizuna berdintasuna dela aldarrikatuz.
Abiapuntua: giza garapen iraunkorreko euskal eredua 20 gazteraino igo da partaidetza edizio honetan Bigarren ikasturtez jarraian, Agirre Lehendakaria Centerrek Etorkizuneko Liderrak Prestatzeko Programa jarri du abian. Bere helburua da erantzukizun garrantzitsuak hartuko dituzten etorkizuneko belaunaldiko pertsonei irakastea eta laguntzea, erreferentzia eta abiapuntutzat giza garapen iraunkorreko euskal eredua hartuta. Lehen edizioaren harrera eta emaitza ona aintzat hartuta, orduan 15 gazte prestatu ziren, bigarrenerako 20ra zabaldu da parte-hartzea. Pedro Miguel Etxenike, Izaskun Landaida edota Pedro Luis Uriarteren mailako irakasleak izango dituzte, batzuk aipatzearren.
Azken hamarkadetan Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari egindako ekarpenak azaltzen hasita, ezin aipatu gabe utzi gizarteari gaur egun nabarmentzen zaion prestakuntza maila, ezin aipatu gabe utzi gizarte-kohesioaren eta aukera-berdintasunaren (termino sozioekonomikoetan, genero mailan eta hizkuntza alorrean) eremuetan egin duena, euskal gizartearen ongizatea hartu izana gure unibertsitate sistemaren helburu bezala, eta nazioartekotzea saihestezina izateaz gain onura ugariren iturri izan daitekeenaren pertzepzioa. Konklusio nagusi horiek atera dira, hain zuzen, euskal unibertsitate sistemak gizartearen osotasunari egindako eginkizun eta ekarpenen gainean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eta Agirre Lehendakaria Center-eko (ALC) ikerketa talde batek berritsuki burututako azterlan batean.
“Etorkizunean ezagutzen ez ditugun langaiak azaldu beharko ditugu oraindik ezezagunak zaizkigun lanpostuetarako. Gakoa, jakintzan ez ezik ulermenean datza” azaldu zuen Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz gune berrian, azaroaren 14an heldu zen mintegian. Mintegiak, instituzio publikoetako 30 kide batu zituen, empresa arduradunak, hezkuntza zentru eta unibertsitate arloetatik zetozen arduradunekin batera, besteak beste. Bertan ere, mundu mailan berrikuntza eta sorkuntza arloan aditua den Charlie Leadbeater izan zen. Egun, Mariana Mazzucatok, Londreseko College Unibertsitateko Berrikuntza Institutuan duen taldean jarduten duenak, hain zuzen ere. Bertan Leadbeaterrek, arima eta hegoak dituen ekonomiaren aldeko apustua egiteko beharra defenditu zuen.
4GUNE KLUSTER ikerketa proiektuan lankidetzarako eskaintzak jasotzeko epea zabalik dago. Proiektuak aurkezteko interesa duten erakundeek harremanetan jarri daitezela Agirre Lehendakaria Centerrekin.
Aurreko azaroaren 6an, Agirre Lehendakaria Centerrek Mendebaldeko Saharak bizi duen gatazkari buruzko mintegia heldu zuen Gasteizen. Luis de Ajuria aretora 140 pertsona bertaratu ziren, Juan Jose Ibarretxek, ALC-ko zuzendaria eta Raabub Mohamed Lamin Mehdik, saharar doktorea eta Doctora Beituha elkarteko zuzendariaren hausnarketak entzutera. Konferentziak, bertaratutakoen aniztasuna agerian utzi zuen mahai-inguru aberatsa eta interesgarria sortuz, Saharar errefuxiatu, Kolonbiar eta Afrikako herrialde ezberdinetako pertsonen partaidetzari esker.
Agirre Lehendakaria Center (ALC) gero eta urrutiago ailegatzen da. E-learning oinarritutako teknologia berriek esperientzia arrakastatsua ahalbideratu dute Akonkaguako Unibertsitatearekin, Txilen. Hala, ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, ZOOM bidezko konferentzia eskeini zien Txilen zehar kokatutako 19 ikasle eta irakasleei. Bertan, “trebetasunetan oinarritutako hezkuntzatik, sentsibilitatetan oinarritutako hezkuntzara igarotzeko beharrizana” azpimarratu zuen, sistemak bizi dituen eskasiei erreferentzia eginez.
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek eta Txutxi Ariznabarretak, gizarte ekintzailea eta Independentistak sareko presidentea, Kataluniako prozesuari buruzko usteak partekatzeko solasaldia atenditu zuten, San Vicenç de Castelleteko herrian, Bartzelonan, joan den larunbatean, hilak 20. Bertan Ibarretxek, “ez dugu erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada badagokigun eskubidea da” esan zuen.
Gorka Román Etxebarrieta. Uztailean, Columbiako Unibertsitatean 6 hilabetetako egonaldia hasi nuen Columbia Unibertsitateak – AC4 Zentruaren bitartez, Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak izenpetua duten akordioari esker. Hala, erronka pertsonal zein profesional honetan parte hartzera bultzatu ninduena, Columbia Unibertsitateko AC4ko akademiko eta profesionalen sare zabalarekin harremanetan sartzea izan zen. Horregatik, ALC, UPV-EHU eta AC4ek izenpetutako programa baliabide aproposa izan da nire proiektu pertsonal eta profesionala aurrera ateratzeko, izan ere, batik bat hona etortzearekin ezarri nituen asmo eta helburuak asetu ditut.
Hego Amerikako herrialde honetako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du
Gorka Espiauk Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskadik bizi izan duen eraldaketa sozio – ekonomikoaren arteko lotura aurkeztu duen hitzaldia eskeini du Montrealeko Unibertsitatean. Mintegiaren titulua “Bilboko Guggenheim Museoaren deskontruzioa” izan da. Bertan, nazioartean kasua aurkezteko modua zalantzatzeko beharraz hitz egin du.
Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen dituen udako ikastaroek, aukera ezin hobea eskaini diote gizarte berrikuntzari beren ikasketa planean leku emanez eta gizarte-eraikuntza tresna horizontal gisa adieraziz. Testuinguru horretan, Agirre Centerrek, Juan Jose Ibarretxe eta Gorka Espiauren bitartez, eremu honetan azkenengo bost urtetan metatutako esperientziak partekatu dituzte. Ikastaro honen edukia laburbiltzen duen ondorioetako bat, zailtasunak eta egun aurka egiten diegun erronka eta zailtasunak gorabehera, garapen iraunkorreko eredua erakusten duten adierazleak ditugula jarri du balioan, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik etorkizunean proiektatuko den herrialdearen marka gisa.
Arrasatek azkenengo urteotako jaurdunaldi garrantzitsuenetako bat heldu du, etorkizunak, Debagoinaren garapen eta proiekzioan zein erabakigarria izan den erabakiko badu ere. Edozein kasutan, inguruko sustraiak eta balio propioak kontutan hartu behar dira, etorkizunera begira egiten den proiekzioan.
Agirre Lehendakaria Center George Washington Unibertsitatearen Elliott School of International Affairsekin elkarlanean ari da, Bilbon ekainaren 12 eta 15 artean egiten den mintegi honen antolaketan
Joan den maiatzaren 17an mintegi iradokitzailea egin zen Donostian Baketik eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatuta, EHUko Arkitektura Eskolarekin elkarlanean.
Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan: berrikuntza-plataforma irekiak
Columbiako Unibertsitateak, Harvard-ek, MIT-k eta UMASS-ek eta McGill Unibertsitateak, euskal kasuaren inguruan, kulturaren indartzeak eta tokiko identitateak gizarte-garapen eta lehiakortasunean izan duten zuzeneko eragina frogatu duten ALCren ikerketengan interesa agertu dute.
Joan den martxoaren 15 eta 20an, Andoainen eta Bilbon, Elhuyarrek Agirre Lehendakaria Centerrekin elkarlanean egindako ikerkuntza aurkeztu zen, euskara berreskuratzeko prozesuaren balioen ingurukoa, hain zuzen ere.
Otsailaren 22 eta 23an Radicalization Awareness Networken beste bilera bat egin zen. Europar Batasuneko sare honek erradikalizazio bortitzaren prebentzioan diharduten adituak eta erakundeak biltzen ditu.
250 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Open Akademian azaroan