Atariko albisteak
International Agirre Programen hedapena Nevadako Unibertsitatera: Euskal Ikasketen Zentroak (CBS) eta ALCk gastronomia aztertu dute, kanpoko euskal komunitatearen identitatea eraikitzeko kultura-ondarearen elementu giltzarri gisa

Nevadako (Reno) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak eta Agirre Lehendakaria Centerrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gastronomia aztertzeko, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitatea eraikitzeko kultura-ondarearen funtsezko elementu gisa. International Agirre Program (IAP) egitasmoaren esparruan egingo dute. ALCk ikertzaileentzat sustatutako 6 hilabeteko egonaldi akademikoen esparru-programa da. 2017an hasi zen, AC4- Columbia University-rekin lankidetzan, eta Renoko Unibertsitateak bat egin du horrekin, Euskal Ikasketen Zentroaren (CBS) bidez. Programak irekitako bide berri horrek eragile ezagunen parte-hartzea eta laguntza izango du, eta euskal gastronomiaren ekarpena zehaztea izango du helburu, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitate-eraikuntzan.