Atariko albisteak
ALCk lankidetza estrategikorako gune berri bat sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundia, Europako Teknologia Institutua (EIT-Climate KIC) eta ELGAren artean, Covid 19ri modu berritzailean erantzuteko

ALCk lankidetza estrategikorako gune berri bat sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundia, Europako Teknologia Institutua (EIT-Climate KIC) eta ELGAren artean, Covid 19ri modu berritzailean erantzuteko

Maiatzean, ALCk hausnarketa estrategikorako mintegi bat koordinatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EIT-Climate KICen (Europako Teknologia Institutuak bultzatutako berrikuntza publiko eta pribatuko elkarterik handiena, klima-aldaketari aurre egiteko eta klima-aldaketara egokitzeko berrikuntzan oinarritua) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Sektore Publikoko Berrikuntza Behatokiaren (OPSI) artean. Topaketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiari balioko diote Covid19k Etorkizuna Eraikiz estrategian duen eragina aztertzeko, trantsizio ekologikoaren eta gobernantza publiko pribatuko sistema berrien arloko ekimenak indartuz. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariez gain, Etorkizuna Eraikiz Estrategian parte hartzen duten eragileek, Gipuzkoako hezkuntza-eragileek eta Debagoiena 2030 egitasmoko kideek parte hartuko dute saioetan. Climate KICek eta OPSIk interes handia erakutsi dute Etorkizuna Eraikiz ekimenean, lankidetza publiko-pribatuaren eredu gisa eta komunitate-esperimentaziorako tresna gisa.