Atariko albisteak
ALCk lankidetza estrategikorako gune berri bat sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundia, Europako Teknologia Institutua (EIT-Climate KIC) eta ELGAren artean, Covid 19ri modu berritzailean erantzuteko

ALCk lankidetza estrategikorako gune berri bat sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundia, Europako Teknologia Institutua (EIT-Climate KIC) eta ELGAren artean, Covid 19ri modu berritzailean erantzuteko

Maiatzean, ALCk hausnarketa estrategikorako mintegi bat koordinatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EIT-Climate KICen (Europako Teknologia Institutuak bultzatutako berrikuntza publiko eta pribatuko elkarterik handiena, klima-aldaketari aurre egiteko eta klima-aldaketara egokitzeko berrikuntzan oinarritua) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Sektore Publikoko Berrikuntza Behatokiaren (OPSI) artean. Topaketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiari balioko diote Covid19k Etorkizuna Eraikiz estrategian duen eragina aztertzeko, trantsizio ekologikoaren eta gobernantza publiko pribatuko sistema berrien arloko ekimenak indartuz. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariez gain, Etorkizuna Eraikiz Estrategian parte hartzen duten eragileek, Gipuzkoako hezkuntza-eragileek eta Debagoiena 2030 egitasmoko kideek parte hartuko dute saioetan. Climate KICek eta OPSIk interes handia erakutsi dute Etorkizuna Eraikiz ekimenean, lankidetza publiko-pribatuaren eredu gisa eta komunitate-esperimentaziorako tresna gisa.

ALC NBErekin elkarlanean ari da ASIAn Covid-ari erantzuteko moduak aztertzen

ALC NBErekin elkarlanean ari da ASIAn Covid-ari erantzuteko moduak aztertzen

Garapenerako Nazio Batuen Programak (NBGP) Agirre Lehendakaria Center (ALC) izango du kolaboratzaile gisa Asian, Covid-19aren pandemiari erantzuteko eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) lorpena azkartzeko. Euskal Kasuan oinarritutako Berrikuntza Sozialeko Plataformen inplementazioa izango da esperimentazio masiboko programetako bat, eta horren baitan Covid19ri erantzuteko modu berriak bilatuko dira.

Pintxo pote garaia

Pintxo pote garaia

Erronka global handiek konponbiderik ez dutela ematen du gaur egun. Adituek muturreko indibidualismo batera garamatzan larritasun egoera orokorraz hitz egiten dute. Arazoak hain handiak eta konplexuak direnez (larrialdi klimatikoa, biztanleriaren zahartzea, robotizazioaren eragina eta desberdintasun handiak, besteak beste), uste dugu ez dagoela zer eginik, eta gure ingurune hurbilenean ahalik eta ondoen bizitzea beste ardurarik ez dugu hartu nahi. Duela gutxi greba orokorra bezalako mobilizazio sozial handiak izan arren, pintxo potearen garaia da.

ALC eta Open North Montreal lankidetza-aukerak aztertzen ari dira Euskadiko eremu digitalean

ALC eta Open North Montreal lankidetza-aukerak aztertzen ari dira Euskadiko eremu digitalean

Egoitza Montrealen duen Open North ikerketa aplikatuaren laboratorioa etorkizunean Agirre Lehendakaria Centerrekin (ALC) lankidetzan aritzeko aukerak aztertzen ari da, gobernantzaren eta datuen inguruko gardentasunaren esparruan.

Erasmus +: ALCk Gizarte Berrikuntzari buruzko Hezkuntza Exekutiboko Europako Programan (2019-2022)  parte hartzen du

Erasmus +: ALCk Gizarte Berrikuntzari buruzko Hezkuntza Exekutiboko Europako Programan (2019-2022) parte hartzen du

Heidelberg, Trier, Oslo eta Bilbo dira Gizarte Berrikuntzari buruzko Hezkuntza Exekutiboko Europako Programa (SIED) berria eta Erasmus + eremuan mugatutako hirugarren sektorea hartuko dutenak. Aurtengo urtearen amaieran (azaroaren 30etik abenduaren 4ra) Agirre Lehendakaria Centerren eskutik Bilbo bisitatuko duen proiektu honek parte hartzen duten gazteei aukera emango die Europako ongizate-estatuaren esparru-baldintzak eta gizarte-irtenbide berrietarako duten garrantzia ezagutzeko; horrez gain, beren artean eragin-sare artikulatu bat edo arlo horretako lankidetza-negozioen proiektuen garapena sortuko du.