Atariko albisteak
Londresko Superich-etatik Gipuzkoako berdintasun ekonomikora

Londresko Superich-etatik Gipuzkoako berdintasun ekonomikora

Desberdintasunaren aurkako borroka FUNTSEZKOA da Giza Garapen Iraunkorra sustatzeko eta baita ongizate estatua bermatzeko. Hori dela eta, datorren UZTAILAREN 21 ETA 22AN Donostiako Miramar Jauregian gai honetaz eztabaidatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko Unibertsitateak, Agirre Lehendakaria Centerrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatutako Uda Ikastaro berri batean.