Atariko albisteak
International Agirre Programen hedapena Nevadako Unibertsitatera: Euskal Ikasketen Zentroak (CBS) eta ALCk gastronomia aztertu dute, kanpoko euskal komunitatearen identitatea eraikitzeko kultura-ondarearen elementu giltzarri gisa

Nevadako (Reno) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak eta Agirre Lehendakaria Centerrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gastronomia aztertzeko, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitatea eraikitzeko kultura-ondarearen funtsezko elementu gisa. International Agirre Program (IAP) egitasmoaren esparruan egingo dute. ALCk ikertzaileentzat sustatutako 6 hilabeteko egonaldi akademikoen esparru-programa da. 2017an hasi zen, AC4- Columbia University-rekin lankidetzan, eta Renoko Unibertsitateak bat egin du horrekin, Euskal Ikasketen Zentroaren (CBS) bidez. Programak irekitako bide berri horrek eragile ezagunen parte-hartzea eta laguntza izango du, eta euskal gastronomiaren ekarpena zehaztea izango du helburu, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitate-eraikuntzan.

Complexity Science  mintegiak Columbiako Unibertsitatean klima aldaketaren inguruan eztabaidatu du

Complexity Science mintegiak Columbiako Unibertsitatean klima aldaketaren inguruan eztabaidatu du

Complexity Science mintegiak, urriaren 16an izandakoa New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, bere arretagunea klimaren aldaketan jarri du. Zentzu honetan, mintegiak, Harvard School of Public Health-eko Jonathan Buonocore irakaslearen hitzaldiarekin, “Osasun Publikoaren egitekoa klima aldaketa arintzen” gaia landu du, eta arlo ezberdinetako akademikoak bildu ditu, hala nola, ingurumena, ekonomia edo soziologia arlokoak.