Atariko albisteak
Getxok “eskailera” berreskuratu du bertako bizilagun- komunitateentzat

Getxok “eskailera” berreskuratu du bertako bizilagun- komunitateentzat

Komunitateetako eskailera, iraganean, etxebizitzetara edo kanpora bideratzen zintuzten mailak igo eta jaistea baino askoz gehiago izan zen. Bizitzarako eta partekatzeko gunea zen. Beharrezkoa zenean bizilagunek elkarri laguntzen zioten topalekua zen. Getxo Zurekin Egitasmoaren esparruan, Doble Sonrisa Fundazioak bultzatua Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Deusto Business School Health-en laguntzarekin, 55 testigantza eta 80 narratiba jaso dira Bizkaiko udalerri honetan -ALCren metodologiari jarraituz-, eta eskailera haien giza-pultsua berreskuratzeko beharra ikusi da.

Nazio Batuen Garapen Programak (NBGP) Agirre Lehendakaria Centerren (ALC) lankidetza eskatu du bere berrikuntza globaleko estrategia ebaluatzeko

Nazio Batuen Garapen Programak (NBGP) Agirre Lehendakaria Centerren (ALC) lankidetza eskatu du bere berrikuntza globaleko estrategia ebaluatzeko

ALC, euskal esperientzia erreferentziatzat hartuta, Berrikuntza Plataformak abian jartzeko egiten ari den lana ezagutu du NBGPk , eta bere lankidetza eskatu du 150 herrialde baino gehiagotan burutzen ari den barne-prozesua ebaluatzeko.