Atariko albisteak
Agirre Center eta EHUk lankidetza hitzarmena sinatu dute Kroaziako Ekonomia ministerioarekin

Agirre Center eta EHUk lankidetza hitzarmena sinatu dute Kroaziako Ekonomia ministerioarekin

Pasa den uztailaren 6, 7 eta 8an Kroaziako gobernuko ordezkaritza batek, Ivan Vrdoljak ministroa buru izanda, Euskadi bisitatu zuen Agirre Lehendakaria Centerraren eskutik. Bisita honen helburu nagusia honakoa izan zen: Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kroaziako Ekonomia Ministerioarekin LANKIDETZA-HITZARMEN bat sinatzea.

Kroaziara bisita elkarlaneko proiektuetan lan egiteko

Kroaziara bisita elkarlaneko proiektuetan lan egiteko

Agirre Center bisitak Kroazia
2015/04/13 12:05:00 GMT+2

Pasa den apirilaren 10ean Agirre Lehendakaria Center-eko ordezkaritza batek, GORKA ESPIAU-k eta JUAN JOSE IBARRETXE lehendakari ohiak osatuta, ZAGREB bisitatu zuen, Kroaziarekin garatzen ari garen kolaborazio-proiektuetan aurrera egiteko helburuarekin. Izan ere, herrialde mediterraniarrak interes handia agertu du azken hamarkadetako EUSKAL ERALDAKETA sakonki ezagutzean.