ALC, euskal esperientzia erreferentziatzat hartuta, Berrikuntza Plataformak abian jartzeko egiten ari den lana ezagutu du NBGPk , eta bere lankidetza eskatu du 150 herrialde baino gehiagotan burutzen ari den barne-prozesua ebaluatzeko.
Etorkizuneko Liderren Formakuntza Programaren bigarren edizioa amaitu berri dugula, datorren ikasturterako deialdia zabaltzen dugu. Etorkizunean erronka garrantzitsuak ikuskatzen ditugu eta, hauei aurre egiteko beharrezkoak diren esperientzia eta ezagutza baditugu. Horregatik, ALC-ren uste sendoa izan da, duela lau urte pasatxo bere ibilbideari ekin zionetik, euskal gizarte osoaren eskura jartzea ideia, gogoeta eta ikerkuntza multzo hori. ALC-ren bokazioa ezagutza hori guztia partekatzea eta euskal gizartearen giza garapen iraunkorrari laguntzea da.