Atariko albisteak
Arrasatek, giza berrikuntzarekin duen apustuan, Mariana Mazzucatoren laguntza izango du

Arrasatek, giza berrikuntzarekin duen apustuan, Mariana Mazzucatoren laguntza izango du

Londreseko University College-ko (UCL) Berrikuntza eta Asmo Publikoko Institutuaren zuzendaria den Mariana Mazzucato, Arrasaten egon zen Agirre Lehendakariaren eskutik. Bere egonaldian, ALC-rekin eta Climate KIC-ekin batera Debagoienako tokiko agenteek, hala nola Fagor Talde Kooperatiboa, sustatutako hainbat tailer eta lantaldetan parte hartu zuen. Proiektuaren helburua Gipuzkoako bailara honetan Giza Garapen Iraunkorraren inguruan sortzen diren erronka berrien aurrean (aldaketa klimatikoa, enplegua, hezkuntza…) erreferente bihurtzea da.