Agirre Center
2018/10/25 23:00:00 GMT+2
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek eta Txutxi Ariznabarretak, gizarte ekintzailea eta Independentistak sareko presidentea, Kataluniako prozesuari buruzko usteak partekatzeko solasaldia atenditu zuten, San Vicenç de Castelleteko herrian, Bartzelonan, joan den larunbatean, hilak 20. Bertan Ibarretxek, “ez dugu erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada badagokigun eskubidea da” esan zuen.

San Vicenç de Castelleten (Bartzelona) eztabaida: Euskadi eta Katalunia bide bi eta patu bat: independentzia

Solasaldia, politika eta auzitegietan espezializatutako NacióDigital egunkariko Aida Moralesek moderatu zuen, eta bertan hizlariek, Urriaren 1eko erreferenduma, kartzeletan dauden preso politikoen egoera eta etorkizuneko epaiketak, mugimenduaren kriminalizazioa edota Euskadik zein Kataluniak etorkizunean egin beharreko bideak bezalako gaiak jorratu zituzten.

Bertan Ibarretxek “ez dugu erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada badagokigun eskubidea da” baieztatu zuen eta Espainiak gezurra esan digula adierazi zuen: “euskaldunoi, ETA gabe dena posible zela esan zigun” ordea, Katalunian ere promesak hautsi dituztela azaldu zuen, murriztutako estatutua eta Urriaren 1eko erreferenduma adibideetan oinarrituz.    

Euskadi eta Katalunia bide bi eta patu bat: independentzia  izenburua zuen eztabaidak, San Vicenç de Castellet herriko El Coro aretoan heldu zen ANCko Asanblea Nazioanalak, Omniumek eta Decideix SVC (erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak) antolatuta. Jende askok parte hartu zuten bertan eta giro paregabea bizi izan zen. Eztabaida bukatu eta gero, “Sopar Groc” deritzon afari horia heldu zen 330 lagunentzat, preso politikoen eta erbesteratuen senideekin batera. Afariari musika trazionaleko kontzertua jarraitu zion.