Euskadi garapen iraunkorreko helburuekin konprometituta dago. Orain hiru urte Eusko Jaurlaritzak, gizarte erakundeek zein enpresek duten konpromezua handiagoa dela azaldu zuen UNESCO Etxeko Harreman Instituzionalen arduraduna den Txabi Anuzitak, Agirre Lehendakaria Centerrek Giza Garapen Jasangarriaren inguruan antolatuko hitzaldi zikloan. Horrekin batera, “eremuaren inplementazioa eta betetzea, ibilbide luzea eta zaila” dela jaso zuen Anuzitak. Hala, hazkunde ekonomiko bidegabearen aurkako “hazkunde etikoa, orekatua eta iraunkorra” sustatzeko beharra defendatu zuen nazioarteko adituak.

Giza Garapen Iraunkorrari buruzko hitzaldi zikloaren lehenengo edizioko parte-hartzaileek, Txabi Anuzitarekin gaiaren inguruko irakaspen, pertzepzio zein beharrak partekatzeko aukera izan zuten; 17 helburuak banan- banan jorratuz eta horiek betetzeko egokitu diren 169 xede eta ekintza batzuei erreparatuta.

Hizlariak, garapen jasangarriaren helmuga hauek lortzeko, nork bere partea burutu behar duela jaso zuen; besteren artean, ohitura sozial, portaera eta kontsumo ohitura guztiei eragiten diela helduz.

Hala, Anuzitak, gakoa, desberdintasunaren murrizketan zetzala nabarmendu zuen eta, berdintasunaren aldeko apustuan, daukagunaren zati bati uko egitean oinarritzen zela azaldu zuen, “bidezkoa, etikoa eta iraunkorra” dela jasoz. Ildo horretan, 17 helburuen jarraipen- txostenak mundu-mailan emandako datuak gogora ekartzearekin batera, datuak “hobetzeko” gai izan garela ere azpimarratu zuen.

Honenbestez, parte hartze handiko saioa izan zen. Izan ere, bertaratutako ikasleek, hizlaria interpelatzearekin batera, bere diskurtsoa ekarpenekin osatzen joan ziren. Ekitaldian honako esaldi hauek entzun ziren, besteak beste:

"Esaten dugunarekin ez ezik egiten dugunarekin osatzen da aldaketa. Helburuen alde apustu egiteko elkartu behar gaituena, erantzukizuna da”.

“Aldaketak behetik gora joan behar dute, altueretan, 17 helburuen aurrerapenaren oztopo eta botere faktikoen menpe dauden hipotekak eta interesak baitaude”.

“17 Helburuak ezezagunak dira”.

“Kontsumoaren bidez enpresak baldintzatzen ditugu”.

 Anuzitak ez zuen inor epel utzi eta bertaratutakoen artean hausnarketa eragin zuen. Hala, 17 helburuak ihardestera dei egin zuen, Saint-Exupèryren Printze Txikiaren esaldi batekin: “haziak ikusezinak dira, ordea lurraren sekretupean lo egoten dira, harik eta esnatzeko gogoa etortzen zaien arte”.

Txabi Anuzita, Unesco Etxea. Ciclo Conferencias Desarrollo Humano Sostenible from Agirre Center on Vimeo.