Urriak 20 Miramar Jauregian, Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekitaldi hau ospatuko da. Agirre Lehendakaria Centerrek kolaboratzen du antolakuntzan.

Zergatik Zubideiak?

Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan, inoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino gehiago, diote. Denon hizkuntza den euskara bidegurutzean dagoela esaten da maiz, bidegurutzean egoteak bide berriak ekiteko aukerak ematen dizkigu. Euskararen garapena gizarte osoaren ardura dela sinistuta gaude; baita ere aniztasunak aberastasuna eta aukera berriak ematen dizkiola gizarteei. Baina batzuetan zaila da bata bestea bidean topatzea eta horretarako guneak eta uneak sortzea, ahots anitzak entzuteko aukera izatea eta elkarrizketan jartzea oso garrantzitsua beharrezkoa da.

Gizarte elkarrizketa hau bideratzeko Gune irekiaren metodologia erabiliko dugu, lehen edizioan bezala. Metodologia honek parte hartzaileen interesak, galderak eta kezkak jartzen ditu erdigunean. Askotariko parte hartzaileak dira eguneko agenda osatzen dutenak, hau da jorratuko diren gaiak erabaki eta proposamenak garatuko dituztenak.

Urriaren 20an, goizeko 9etatik, Zubideiak gune irekia hasiko da. Laborategi bat izango da, hizkuntza praktiken laborategia, izan ere euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez gutxienez gauzatuko da. Pertsona bakoitza erosoen sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izateko praktika berriak bilatuko dira.

  • Noiz 2018/10/20 09:00 - 18:00"
  • Non Donostian
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal