Hiri eta herriek biztanleriaren egunerokotasunari lotutako arazo praktikoak aurreikusten dituzte: azpiegituren kudeaketa, hondakinak, gizarte eta kultura zerbitzuen eskaintza, inguru multikultural batean elkarbizitzea, etab.

Montreal hiri berritzaileenetako bat da udal erronkei modu berritzaileetan erantzuteko momentuan, espazio publiko biziagoa eta atseginagoa, iraunkorragoa eta etorkizunekoa diseinatuz.

Hori dela eta, Donostiako Udalak eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako hitzaldi honetan Montrealgo kasua hobeto ezagutzeaz gain, giza berrikuntza zer den eta udal erronkei erantzuteko eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera izango dugu.

Horretarako, Richard Shearmur, nazioarte mailan giza berrikuntzan eta etorkizuneko hirietan aditu adierezgarrienetariko bat, gonbidatu dugu. Gaur egun, Montrealeko McGill Unibertsitateko hiri plangintzako eskolako zuzendaria da eta azken urteetan hiriek herritarren bizi kalitate hobetzeko duten erronkari nola egiten dien aurre sakonki aztertu du.

Hitzaldia datorren astelehenean izango da, ekainak 3, arratsaldeko 6etatik aurrera, Donostiako udaletxeko osoko bilkuran.  Ingeleses izango da baina,aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Izen emateak: itxaso@agirrecenter.eus  maiatzaren 31ra arte.

  • Noiz 2019/06/03 18:00 - 20:00"
  • Non Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuran
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal