Urtero bezala, uda honetarako ere, Udako Euskal Unibertsitateak uda ikastaroen eskaintza ezagutzera eman du. Aurten, hainbat ikastaroren artean, Nazio marka. Nola transmititu gure balioa. Zorutik zimendutara mintegia antolatu dute. Honetan, Agirre Lehendakaria Centerrek  (ALC) parte hartuko du Gorka Espiauren, zentroko ikerketa eta berrikuntza sozialeko arduradunaren, eskutik.

2016an abiatu zen bideari jarraiki, nazio marka sortzeko bidaia orriaren trazuak marrazten hasi nahi dira eta horretarako gaian interesa duten pertsona eta eragileak hausnarketa eta lan-saio batean elkartuko dira. Aipatu Mintegia uztailaren 4an izango da Eibarren eta bertan arlo oso ezberdinetako 17 aditu, aritu eta interesdunen laguntzaz nazio marka zertarako, nolakoa eta nola galderei erantzuten saiatuko gara.

Ekitaldiaren programa honakoa litzateke:

09:00-09:15 Saioren nondik norakoak aurkeztea eta espektatibak argitzea.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi
  • Lorea Arakistain Azpiri (PuntuEUS)

09:15-09:30 Nazio-marka(gintza) gako nagusiak kokatzea.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi

09:30-11:00 Nazio Markari hiru begirada.

  • Iñaki Azkoaga Bastida (aholkularia)
  • Berrikuntza soziala. Gorka Eskiau Idoiaga (Agirre Center)
  • Tourism place making. Aurkene Alzua Sorzabal (DU)

 11:00-11:30 Atsedenaldia

 11:30-12:20Praktika eredugarriak: zer ikasi.

  • Basque culture marka eta prozesuaren aurkezpena. Mikel Lasa Iza (Etxepare Institutua)
  • Arras Baztan marka eta prozesuaren aurkezpena. Joseba Otondo Bikonda (Baztango Alkatea)

12:20-13:00 Nazio marka zergatik, nola nolakoa eta nola Kulturatik.

  • Gexan Sors Muniategi (Elkar)
  • Haizea Barcenilla Garcia (UPV/EHU)
  • Aitor Agirre Galdos (Moriarti Ekoiztetxea eta MU)

 13:00 Bazkaltzeko tartea

 15:00-15:40 Nazio marka zergatik, nola nolakoa eta nola lurralde garapenetik.

  • Xabi Perez Dorronsoro (Goierri Valley)
  • Imanol Esnaola Arbiza (Gaindegia)
  • Iker Elosegi (Laborantza Ganbara)

15:40-16:40 Nazio marka(gintza) hitzetatik ekintzetara ikuspegi operatiboa.

  • Josu Bergara Aretxabaleta (Burutu)
  • Itziar Luri Equiza (Labrit)
  • Xabi Igoa Eriz (AZK)
  • Edorta Azaola Estevez (Brand Corner)

16:40-17:40 Nazio marka(gintza) lanketa kolektiboa.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi
  • Lorea Arakistain Aizpiri

17:40-18:00 Azken ondorioak eta aurrera begirakoak.

Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen.