Maiatzaren 28an, Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Centerreko ikerketa eta berrikuntza sozialeko arduraduna, Madrilen egongo da hainbat zientzialari, arduradun politiko, enpresa zuzendari eta gizarte zibilaren ordezkarirekin batera Garapen Jasangarriaren Helburuak betetzeko dei bat eginez.

Jardunaldi honetan Jeffrey Sachs, Garapen Jasangarrirako Konponbide Sareko (SDSN) zuzendaria; Mariana Mazzucato, University College Londoneko Berrikuntzarako Institutuko zuzendaria; Kirsten Dunlop, Climate-KICeko zuzendaria; Teresa Ribera, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroa; eta Giulio Quaggiotto, Nazio Batuek Garapenerako duten Programaren ordezkaria, egongo dira besteak beste.

Ekitaldia Iberdrolak Madrilen duen Kanpusean (San Agustin de Guadalix) izango da, eta Madriletik autobus zerbitzu zuzena eta doakoa eskainiko da.

Asistentzia gonbidapen bidez izango da eta formulario honen bidez eman dezakezu izena (plaza mugatuak dira eta izen ematearen ordena zorrotza jarraituz erreserbatuko dira).

 Jardunaldiaren informazio zabalagoa eta programa ezagutzeko: www.acelera2030.org

  • Noiz 2019/05/28 10:00 - 19:30"
  • Non Campus de Iberdrola. San Agustín del Guadalix, Madrid (España)
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal