gizarteaberdintasunajubilatuaksistema

Azken hilabeteotan euskal erretirodunek etengabeko mobilizazioari ekin diote, pentsio duinak eskatuz.

Hau funtsezko gaia da. Orainari dagokionez, gure gizartean berdintasuna lortzeko erronka, hein handi batean, erretirodunei bizitzaz baldintza duin batzuetan gozatzen jarraitzea ahalbidetuko dieten pentsioak izatearen baitan dago. Etorkizunari begira, pertsona nagusien portzentajea handituz doan gizartea garenez, jokoan dago pentsio duinak bermatzeko gai izatea.

Gai hau argitu nahi dugu San Joxepe Jubilatu Elkarteak, Agirre Lehendakaria Centerren kolaborazioarekin,  antolatutako hitzaldian. Azaroak 29ean, ostegunean, 18:30etan, Bergarako Seminarixoa aretoan (San Martin Plaza) izango da.

Horretarako, Mikel de la Fuenteren parte-hartzea izango dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle erretiratua, sakon ikertu duena gai hau.

Kolaboratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Zer gizartea berdintasuna jubilatuak sistema
  • Noiz 2018/11/29 18:30 - 20:30"
  • Non Seminarixoa. Bergara
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal