pentsioakeuskalsistema
Kulturate. Arrasate. Maiatzak 23, asteazkena, arratsaldeko 7etan

Azken hilabeteotan euskal erretirodunek etengabeko mobilizazioari ekin diote, pentsio duinak eskatuz.

Hau funtsezko gaia da. Orainari dagokionez, gure gizartean berdintasuna lortzeko erronka, hein handi batean, erretirodunei bizitzaz baldintza duin batzuetan gozatzen jarraitzea ahalbidetuko dieten pentsioak izatearen baitan dago. Etorkizunari begira, pertsona nagusien portzentajea handituz doan gizartea garenez, jokoan dago pentsio duinak bermatzeko gai izatea.

Erronka hauei aurre egiteko aukeren artean, esparru desberdinetatik, pentsioen euskal sistema sortzea proposatzen ari da. Baina, posible da? Baditugu baliabideak horretarako? Nola jar daiteke abian?

Galdera hauek eta hauekin zerikusia duten beste batzuk argitu nahi ditugu Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako hitzaldian. Datorren asteazkenean izango da, maiatzak 23, arratsaldeko 7etatik aurrera, Arrasateko Kulturate aretoan.

Horretarako, Mikel de la Fuenteren parte-hartzea izango dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle erretiratua, sakon ikertu duena gai hau.

Kolaboratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Zer pentsioak euskal sistema
  • Noiz 2018/05/23 19:00 - 20:30"
  • Non Kulturate. Arrasate
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal