Nazio-markagintza gai zirraragarria, konplexua eta polemikoa da. Zirraragarria da, teoria gutxi baina jarduera eta ekintza handiko arloa delako;  konplexua, marka sortzearen estrategia konbentzionaletik at, hainbat diziplina barne hartzen dituelako; eta polemikoa,  nazio-markari ertz eta ikuspegi ezberdinetatik heltzen zaiolako.

Horrez gain, nazio-marka eta -markagintza gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da, mundu osoko herrialde gehiagok beren nazio-marka garatzeko esfortzuan ari baitira.

 Nazio markak tresna garrantzitsuak dira bereizteko, nabarmentzeko, konfiantza emateko, eta, finean, konektatzeko. Eta oraindik orain, Euskal Herrian gai hau oso gutxi landu da. Euskal, basque, vasca… hitza egunerokoan asko erabiltzen da, baina ez nazio-markak duen dimentsioaz, mahai-inguru honek ekarpen bat egin gura du potentzialtasun eta aukeraz betetako bide berri hori urratzeko.

Mapa berriak ulertzeko eta gure balio eta interesen arabera bertan kokatzeko hainbat gako zein baliabide eta hausnarketarako galdera eskainiko ditu mahai inguruak.

Honetaz aritzeko Agirre Lehendakaria Centerrek datorren asteartean, apirilak 9, arratsaldeko 7etatik 9etara, Bilboko Bizkaia Aretoan mahai-inguru hau antolatu du. 

Horretarako, Naroa Jauregizuria, Nazio-markagintza Nola transmititu gure balioa liburuaren editorea, Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Centerreko ikerketa eta berrikuntza sozialeko arduraduna, Asier Aranbarri, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia  eta Lorea Arakistain, Puntu eus. Fundazioan komunikazio-arduradunaren parte-hartzea izango dugu.

Mesedez, zure parte hartzea berrestea eskatzen da 94 6017986 telefonora deituz edo itxaso@agirrecenter.eus helbidera idatziz.

  • Noiz 2019/04/09 19:00 - 21:00"
  • Non Bizkaia Aretoa. Bilbao.
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal