Ramon Zallok eta Txema Garciak idatzitako liburuaren aurkezpena

Txertoa argitaletxeak Ramon Zalloren eta Txema Garciaren Miradas en torno al Procés-Del tablero catalán a la encrucijada vasca liburua aurkeztuko du. 

Liburuaren egileekin batera, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria arituko da, gonbidatu gisa, Elixabete Garmendiak zuzenduko duen mahainguru batean.

Liburuak hamazazpi elkarrizketa biltzen ditu. Elkarrizketatu guztiak punta-puntakoak dira, hala nola, Salvador Cardús, Vicenç Fisas, David Fernàndez, Teresa Forcades, Jordi Sànchez, María Eugenia Rodríguez Palop, Arnaldo Otegi, Txiki Muñoz, Juan Jose Ibarretxe bera eta abar. Procesez mintzo dira, baina baita Procesek Euskal Herrian izan dezakeen islaz edo Procesen gaineko euskal begiradez ere.

  • Noiz 2018/10/01 19:00 - 20:30"
  • Non Koldo Mitxelena. Donostia
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal