Gaur egun gauzak era desberdin batean egiten hasteko momentu paregabe baten aurrean aurkitzen gara. Adierazle guztien arabera, garapen ekonomiko iraunkor baterantz abiatu behar gara, jendearekin ezezik, ingurugiroarekin ere errespetutsua dena.

Baina posible al da lurralde garapen iraunkorra lortzea? Posible al da gizarte garapena bilatzea inor atzean utzi gabe? Baliteke ekonomia inklusiboak lortzea, arrakastari uko egin gabe, parte-hartzea bultzatzen dutenak eta berdintasunezko onurak lortzen dituztenak?

Galdera hauek eta hauekin zerikusia duten beste batzuk argitu nahi ditugu Agirre Lehendakaria Centerrek eta Muskiz Zirriborratzen elkarteak batera antolatutako hitzaldian. Horretarako, aditu hauen parte-hartzea izango dugu:

  • Juan Jose Ibarretxe: Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria.
  • Itziar Moreno: Agirre Lehendakaria Centerreko giza berrikuntza proiektuen koordinatzailea.
  • Aritz Otxandiano: Fagor industria kooperatiban gizarte eraldaketarako arduraduna.

Hitzaldia datorren ostiralean izango da, ekainak 7, arratsaldeko 7etatik aurrera, Muskizeko Kultur Etxean.  

  • Noiz 2019/06/07 19:00 - 21:00"
  • Non Muskizeko Kultur Etxean
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal