Zein da Mendebaldeko Sahararen egoera gaur egun? Zein arazo eta zailtasun ditu Mendebaldeko Saharar herriak? Zer egin dezake Euskadik elkartasuna adierazteko? Horiek, eta beste hainbat galderei erantzuten saiatuko dira Agirre Lehendakaria Centerrek helduko duen hitzaldiaren gobidatu biek.

Batetik, Raabub Mohamed Lamin Mehdi izango dugu, saharatarra, eta Doctora Beituha Elkartearen presidentea, emakume kaltetuak laguntzea xede duena. Raabub Mohamed Lamin Mehdik, Gasteizen bizi da eta Santiago Ospitaleko medikua da.

Bestetik, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe izango dugu.  Ibarretxe, Mendebalde Saharako herriarekiko elkartasunaren eragile izan zen hainbat urteko lehendakari agintaldian zehar.

Hitzaldia, bake, giza eskubide eta herrien identitateen inguruan hitz egiteko aukera izatea espero dugu. Izan ere Mendebaldeko Saharako gatazkak gaurkotasun – albisteak betetzen ez baditu ere, gatazkak, ez du irtenbiderik topatu. Hitzaldi honen bitartez, saharauitarren lehen eskuko testigantza ezagutu nahi dugu.

  • Hitzaldia: Mendebalde Saharako gatazka
  • 2018-11-06T19:00:00+01:00
  • 2018-11-06T20:30:00+01:00
  • Zein da Mendebaldeko Sahararen egoera gaur egun? Zein arazo eta zailtasun ditu Mendebaldeko Saharar herriak? Zer egin dezake Euskadik elkartasuna adierazteko? Horiek, eta beste hainbat galderei erantzuten saiatuko dira Agirre Lehendakaria Centerrek helduko duen hitzaldiaren gobidatu biek.
  • Noiz 2018/11/06 19:00 - 20:30"
  • Non Luis de Ajuaria aretoan. General Alava Kalean, 7.Znbk. Vitoria-Gasteiz
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal